35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko otsailaren 3an egin ohiko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 2023ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuak eta horiek betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz. Hona hemen laburturik:

Diru-sarrerak, guztira: 2.492.039,88 euro.

Gastuak, guztira: 2.492.039,88 euro.

2.–Hasierako onespenaren iragarki hau jartzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

3.–Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzar Orokorrak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontuak behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2023ko otsailaren 4an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2301894