35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoak, 2023ko otsailaren 3an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eskolaren 2023ko ekitaldiko aurrekontua. 1.013.681,00 euro egiten du.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Burlatan, 2023ko otsailaren 6an.–Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoko lehendakaria, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2301925