35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi dira 2023. urteko udal aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak. Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 716.110,00 euro.

4. kapitulua.–Ohiko transferentziak: 488.400,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 119.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 162.000,00 euro.

Diru-sarrerak guztira: 1.485.510.00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 162.110,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 836.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 206.400,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 281.000,00 euro.

Gastuak guztira: 1.485.510,00 euro.

Etxalarren, 2023ko otsailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien.

Iragarkiaren kodea: L2301991