35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2022eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2023ko plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, honako hau betetzeko: Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, martxoaren 17ko Foru Legearen bidez aldatua; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuak

Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %68,00 (%31,00, Batasunaren kontura, eta %37,00, Mendietako Biltzarrean idazkari aritzeagatik). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: merezimendu lehiaketa. Euskararen ezagutza: C1 (ahoz eta idatziz).

Batasuneko herriburua: Doneztebeko Udala. Jarduteko baldintzak: horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrean eta Kokoriko Mendietako Biltzarrean ere idazkari kontu-hartzaile arituko da.

Izenen zerrenda

Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean.

Donezteben, 2023ko otsailaren 6an.–Batasuneko burua, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2302085