35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 16an, 2023ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betikoz onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 88.194,29 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 88.204,29 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 84.660,79 euro.

II. kapitulua.–Ondasuneko eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.513,50 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 30,00 euro.

Gastuak, guztira: 88.204,29 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betikoz onetsitako aurrekontuaren kontra hauek para daitezkeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2023ko otsailaren 6an.–Batasuneko burua, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2301989