35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, lanpostu huts batzuk lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak)

Vianako Udaleko alkatearen 2023ko otsailaren 6ko 101/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi dira deialdi baten oinarriak, xedea izanik lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzea lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren aurretik; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarriari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

DEIALDIA, LANPOSTU HUTS BATZUK BETE DAITEZEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN BIDEZ, ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO PROZESU BEREZIAREN BARNEAN, JARRAIKIZ ABENDUAREN 28KO 20/2021 LEGEARI (LEGE HORREK HIZPIDE DITU PREMIAZKO NEURRI BATZUK, BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO ENPLEGU PUBLIKOAN)

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatutako eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lekualdatze-lehiaketaren prozeduraren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, zeina egiten baita abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Lan-araubideko lanpostuak betetzeko izendatzen diren izangaiek izanen dituzte Langileen Estatutuan, ematen diren xedapen espezifikoetan eta sinatzen diren hitzarmen kolektiboetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean sailkatuta geldituko dira.

1.3. Prozesu honen ondoren hutsik geratzen diren lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez egitekoa den egonkortzeko hautaketa-prozeduran sartuko dira.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak eta lanpostu hutsen kopurua handitzea.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Parte hartzen ahalko dute Vianako Udaleko langile finkoek, deialdiaren xede den lanpostu berean jarduteko izendatuak badaude eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude.

b) Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin aipatutako baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoera horretan gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko esleipena lorturik.

3.2. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

4.–Eskabideak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko, eskabidea nahitaez telematikoki aurkeztuko da, Vianako Udaleko erregistro elektronikoan, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.viana.es/. Eskabide-eredu orokorra erabiliko da.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

–7,20 euro ordaindu izanaren frogagiria, azterketarako eskubideak izateko.

1.1. Zenbateko hori ordaintzen ahalko da eskudirutan diru-sarrera eginez edo banku-transferentzia bidez, honako kontu honetan: CAIXABANK ES3021004105192200044759

Ordainagirian nahitaez adierazi beharko dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: Zer hautapen-prozesutarako den.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da Vianako Udalaren Gardentasunaren atarian. Deialdiaren ezaugarrien taulan dago zehaztua.

5.2. Epaimahaia osatzerakoan, gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Epaimahaia osatzen duten kideek ez dute eduki beharrik lanpostuan sartzeko eskatzen den titulazioaren ezagutza-arlo bereko titulurik, ez eta ikasketa maila bereko titulurik edo goragokorik ere.

5.4. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.5. Epaimahaia lekualdatze-lehiaketaren balorazioa egin aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.6. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.7. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.8. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 10 egun naturaleko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi, eta aginduko da argitara dadila toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da Vianako Udalaren Gardentasun atarian.

6.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hiru egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu. Erreklamazioak telematikoki aurkeztuko dira, Vianako Udaleko erregistro elektronikoan, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.viana.es/. Eskabide-eredu orokorra erabiliko da.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Lekualdatze-lehiaketa bidezko prozeduraren nondik norakoak. Baloratuko den merezimendu bakarra

7.a) Vianako Udalean, deialdiaren xedeko lanpostu berean egindako zerbitzuak: 1 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, ebatziko da Vianako Udalean zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.b) Lehiakideei ebazpen bidez esleituko zaizkie lanpostuak, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera lanpostu hutsak aukeratu ondotik. Prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiak egun berean laneratuko dira, ebazpenean ezartzen den egunean.

7.c) Egonkortze prozeduretan lanpostuak adjudikatu aurretik formalizatuko da lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du, Vianako Udalaren Gardentasun atarian egonen den deialdiaren web fitxan (ezaugarrien taulan zehazten da non), eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

8,2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dio, lanpostuak aukeratzeko tramiteak egiteko.

9.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Alkateak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek 5 egun naturaleko epea dutela lanpostu hutsak aukeratzeko.

Informazio hori argitaratuko da Vianako Udalaren Gardentasun atariko deialdiaren web fitxan.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

10.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta aginduko du esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

10.2. Esleipen hartzaile diren lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

11.–Datuen babesa.

Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Vianako Udala da izangaiek deialdi honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Tratamenduaren helburua da lanpostu hutsak betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin, zeinak premiazko neurriak ezartzen baititu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko, eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearekin –egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriei buruzkoa–), langileak hautatzea eta deialdi honen xedeko lanpostua betetzea.

–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

  • DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.
  • DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa dena.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez aurreikusitako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joaz, egoitza elektronikoaren bidez, edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@viana.es).

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es), edo aldez aurretik harremanetan jartzeko datuen babeserako ordezkariarekin, aipatutako helbidearen bidez.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Vianako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula

LANPOSTUAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (adierazi)

BESTE BETEKIZUN BATZUK

03-04

Familia-langilea

D

Lan-kontratuduna

%81,82

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Profesionaltasun ziurtagiria (*)

B motako gidabaimena

03-05

Gizarte integrazioko teknikaria

O

Lan-kontratuduna

%100

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Gizarte-integrazioko teknikaria

Sexu delituen ziurtagiria

03-08

Familia-langilea

D

Lan-kontratuduna

%81,82

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Profesionaltasun ziurtagiria (*)

B motako gidabaimena

03-11

Garbitzailea

E

Lan-kontratuduna

%49,09

Gizarte Etxea

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

04-04

Herritarrak babesteko alorreko laguntzailea

D

Lan-kontratuduna

%100

Herritarren Babesa

Eskola graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

B motako gidabaimena

05-02

Eskolazaina

D

Lan-kontratuduna

%100

Kirolak

Eskola graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

07-04

Zerbitzu anitzetako enplegatua eta landazaina

D

Lan-kontratuduna

%100

Obrak eta Zerbitzuak

Eskola graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

B motako gidabaimena

07-05

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratuduna

%100

Obrak eta Zerbitzuak

Eskola graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

B motako gidabaimena

07-08

Garbitzailea

E

Lan-kontratuduna

%100

Obrak eta Zerbitzuak

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

07-09

Garbitzailea

E

Lan-kontratuduna

%100

Obrak eta Zerbitzuak

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

(*) Etxean laguntza soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala edo horren baliokidea.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

http://www.viana.es/wp-content/uploads/2023/02/Anexo-II.pdf

III. ERANSKINA

Merezimenduen autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketaldirako

http://www.viana.es/wp-content/uploads/2023/02/Anexo-III.pdf

Iragarkiaren kodea: L2302014