35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Bake epaile titularraren eta ordezko bake epailearen karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek –behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte– eskabideak aurkez ditzaten Zabaltzako Udalaren Erregistroan; hori guztia, aintzat hartuz Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatua dagoena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arraitzan (Zabaltza), 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2301950