35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

Bake epailearen kargua hutsik

Saldias herriko bake epaile titularraren kargua berritu behar denez, lau urterako, hori bete nahi duten interesdun guztiei aditzera ematen zaie hamabost egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion eskabidea aurkezteko, Saldiasko Udalaren idazkaritzan.

Saldiasen, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Jacinto Domínguez San Nazario.

Iragarkiaren kodea: L2301316