35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Lizarrako Udaleko alkatearen 59. Ebazpena, 2023ko otsailaren 8koa, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Lizarrako Udaleko alkatearen 2022ko maiatzaren 5eko ebazpen baten bidez onetsi zen toki-erakunde honen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea). Aipatu ebazpena 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12koan.

Osoko Bilkurak 2022ko azaroaren 3an hartutako erabaki baten bidez, toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Azaldutakoaren arabera, 2022ko azaroaren 9ko Alkatetzaren 469. eta 470. ebazpenen bidez hasitako egonkortze-prozesuaren aurretik (ebazpen horiek 2022ko azaroaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratu ziren, 231. zenbakian), eta toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea deialdia eta haren oinarriak. I. eranskinean zehazten dira lanpostu hutsak eta ezaugarriak.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitaratzeko, deialdiarekin, oinarriekin eta eranskinekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2023ko otsailaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Deialdi hau gauzatuko da jarraikiz aplikatu beharreko araudiari eta honako hauetan ezarritakoari:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da 1. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatutako eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lekualdatze-lehiaketaren prozeduraren bidez, Lizarrako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, zeina egiten baita abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Deialdi honen bidez funtzionarioen araubideko lanpostuak betetzeko izendatzen diren izangaiek izanen dituzte abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), eta I. eranskinean zehaztutako araubidean eta mailan sailkatuta geldituko dira.

1.3. Lan-araubideko lanpostuak betetzeko izendatzen diren izangaiek izanen dituzte Langileen Estatutuan, ematen diren xedapen espezifikoetan eta sinatzen diren hitzarmen kolektiboetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean sailkatuta geldituko dira.

1.4. Prozesu honen ondoren hutsik geratzen diren lanpostuak merezimendu-lehiaketaren eta oposizio-lehiaketaren bidez egitekoa den egonkortzeko hautaketa-prozeduran sartuko dira, prozesu honetan bete beharreko baldintza beretan.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak eta lanpostu hutsen kopurua handitzea.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

Parte hartzen ahalko dute Lizarrako Udaleko langile finkoek, deialdiaren xede den lanpostu berean jarduteko izendatuak badaude eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude.

–Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin aipatutako baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoera horretan gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko esleipena lorturik.

3.2. Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari helarazten dionean lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.

4.–Eskabideak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko, eskabidea nahitaez telematikoki aurkeztuko da, Lizarrako Udaleko erregistro elektronikoan, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/eu/tramitacion-electronica/; izena emateko, II. eranskineko eredu normalizatua erabili beharko da.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea aurkeztean, izangaiek merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina) aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta eta alegatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, beharrezkoa dela uste badu.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da.

Izendapen hori argitaratuko da Lizarrako Udalaren web-orrian, deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztua.

5.2. Epaimahaia osatzerakoan, gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Epaimahaia osatzen duten kideek ez dute eduki beharrik lanpostuan sartzeko eskatzen den titulazioaren ezagutza-arlo bereko titulurik, ez eta ikasketa maila bereko titulurik edo goragokorik ere.

5.4. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.5. Epaimahaia lekualdatze-lehiaketaren balorazioa egin aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.6. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.7. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.8. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 10 egun naturaleko epea bukaturik, onetsiko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Lizarrako Udalaren webgunean.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Lizarrako Udalaren webgunean.

6.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hiru egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu. Erreklamazioak telematikoki aurkeztuko dira, Lizarrako Udaleko erregistro elektronikoan, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/eu/tramitacion-electronica/; eskabide-eredu orokorra erabiliko da.

6.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondotik, onetsiko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da Udalaren webgunean.

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak.

Hautapen-prozesua gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Lekualdatze-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak. Baloratuko den merezimendu bakarra.

Lizarrako Udalean, deialdiaren xedeko lanpostu berean egindako zerbitzuak: 1 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1.a Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2.a Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, ebatziko da Lizarrako Udalean zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

Lehiakideei ebazpen bidez esleituko zaizkie lanpostuak, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera lanpostu hutsak aukeratu ondotik. Prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiak egun berean laneratuko dira, ebazpenean ezartzen den egunean.

Egonkortze prozeduretan lanpostuak adjudikatu aurretik formalizatuko da lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du Lizarrako Udalaren web-orrian, eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dio, lanpostuak aukeratzeko tramiteak egiteko.

9.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Alkateak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek 5 egun naturaleko epea dutela lanpostu hutsak aukeratzeko, Lizarrako Udalaren web-orrian adierazitako dokumentazio guztia argitaratzen denetik hasita.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

10.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Alkatetzaren ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko zaizkie lehiatzaileei, eta aginduko du esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

10.2. Esleipen hartzaile diren lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

11.–Datuen babesa.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Lizarrako Udalak informatzeko betebeharra betetzen du.

–Datuen tratamenduaren arduraduna: Lizarrako Udala.

–Datuak babesteko ordezkaria: dpd@estella-lizarra.com

–Xedea: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoen jardunean.

–Oinarri juridikoa:

  • 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.
  • 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.
  • 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Datuak zenbat denboraz gordeko diren: aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

–Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta deialdian adierazi bezala emanen dira argitara

–Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu horiek zuzenak ez badira zuzentzeko, ezabatzeko eta arlo honetako beste eskubide batzuk baliatzeko. Horretarako, Lizarrako Udalaren erregistrora jo beharko dute.

Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

–Informazio gehiago: www.estella-lizarra.com helbideko pribatutasun-abisua

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lizarrako Udaleko alkateari zuzendua, errekurtsoa aurkezten zaion egintza edo erabakia jakinarazi ondoko hilabetean.

1. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

1.–Lanpostuen identifikazioa.

MEREZIMENDU-LEHIAKETA BIDEZ EGONKORTZEKO PROZESUAN DEITUTAKO PLAZAK

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUETAKO
HIZKUNTZAK

BESTE BETEKIZUN BATZUK

4.17

Gazteriako animatzailea

C

LKF

%100

Batxilergoko titulua edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa.

Ingelesa, frantsesa, alemana

/

Euskara

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

4.18

Gazteriako animatzailea

C

LKF

%100

Batxilergoko titulua edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa.

Ingelesa, frantsesa, alemana

/

Euskara

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

5.2

Gizarte-langilea

B

F

%100

Unibertsitateko Gizarte Laneko gradudun titulua edo Gizarte Laneko diplomadun titulua.

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

5.4

Gizarte-langilea

B

F

%100

Unibertsitateko Gizarte Laneko gradudun titulua edo Gizarte Laneko diplomadun titulua.

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

5.12

Familia-langilea

D

F

%100

Eskola graduatua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo horien baliokidea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulua eskuratzeko moduan egotea. Gainera, honako titulu hauetariko bat edukitzea:

* Etxean arreta soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiria edo baliokidea.

* Arreta soziosanitarioko teknikari titulua edo Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikari titulua.

* Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari titulua (erdi maila) edo baliokidea.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

Euskara, B2

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

5.24

Enplegu sozial babestuko gizarte-langilea

B

F

%100

Unibertsitateko Gizarte Laneko gradudun titulua edo Gizarte Laneko diplomadun titulua.

6.4

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

F

%100

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa.

6.9

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

F

%100

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa.

7.25

Administrari-ofiziala

C

F

%100

Batxilergoko titulua edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa.

OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ EGONKORTZEKO PROZESUAN DEITUTAKO PLAZAK (TXANDA IREKIAN)

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUETAKO
HIZKUNTZAK

BESTE BETEKIZUN BATZUK

4.7

Laguntzailea, etxezaina - Kultura Departamentua

D

F

%100

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa.

4.13

Etxezaina, administrari laguntzailea - Los Llanos Kultura Etxea

D

F

%100

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa.

Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere

5.8

Administrari-ofiziala

C

F

%100

Batxilergoko titulua edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa.

2.–Baldintzak.

2.1. Sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik, epai irmo baten bidez, kondenatua ez izateko betebeharra duten lanpostuak (plaza zenbakiak adierazi): 4.17, 4.18, 5.2, 5.4 5.6, 5.12 eta 4.13.

3.–Deialdiaren fitxa udalaren web-orrian:

http://www.estella-lizarra.com/actualidad/empleo-publico/proceso-extraordinario-de-estabilizacion/

4.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

Alkatearen 170/2022 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa. Ikus argitalpena NAOn.

5.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Alkatearen 59/2023 Ebazpena, otsailaren 8koa.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

http://www.estella-lizarra.com/wp-content/uploads/2023/02/Anexo-II-modelo-instancia-Concurso-de-traslado.pdf

III. ERANSKINA

Merezimenduen autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketaldirako

http://www.estella-lizarra.com/wp-content/uploads/2023/02/Anexo-III-autoevaluacion-meritos-en-Concurso-de-traslado.pdf

Iragarkiaren kodea: L2302124