35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2022ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Dagozkion iragarkiak argitaratu ondotik 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an, eta iragarki-taulan, jendaurreko epean inork ez du alegazioarik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoa.

Petilla Aragoin, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkari kontu-hartzailea. A maila. Lanaldia: %40. Lanpostuko osagarria: %56,40. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. C maila. Lanaldia: %20,50. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %38,50. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Etienne Alzate Figueras: bitarteko idazkaria. Administrazio-kontratua. A maila. Lanaldia: %40. Lanpostuko osagarria: %56,40. Antzinatasuna: 2018ko abenduaren 11.

Idoya Landarech Zozaya: administrari-ofiziala. C maila. Lanaldia: %20,50. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %38,50. Antzinatasuna: 2004ko uztailaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L2301871