35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalbatzak honako erabaki hau hartu zuen 2022ko abenduaren 1eko osoko bilkuran:

PLE 01-DIC-22 (2/CP).

«Ikusirik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 7an hartutako Erabakia, 398/2021 gatazka kolektiboaren prozeduran Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako 208/2022 epaiaren behin-behineko betearazpenari buruzkoa, zeinak onesten baitu ukitutako langileak zein diren zehazteko izapideak hastea, eta ikusirik espedientean jasota dauden txostenak, honako hau erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udaleko langileen plantilla aldatzea, erabaki honi behar bezala eginbidetutako eranskinean jasota dauden lanpostuak gehituz.

2.–Dagozkion aurrekontu-aldaketak sustatzea, berrantolaketa administratiboaren ondoriozko plantilla-aldaketa hori kredituz hornitzeko, 2022ko abenduaren 1eko ondorioekin, Nafarroako Lan Arloko 3. Epaitegiaren 2022ko uztailaren 28ko autoa betearaziz.

3.–Aldaketa hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Iruñean, 2023ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

PLANTILLA ORGANIKOAN SARTU BEHAR DIREN LANPOSTUEN ZERRENDA

KOPURUA

LANPOSTUA

ARAUB.

MAILA

OSAGARRIAREN %

BATERAEZINT.

LANP.

FORU
LEGEA

ARRISKU
BEREZIA

1

200200

ERDI MAILAKO TIT. BATERAEZINTASUNAZ

L

B

35,00

6,73

-

-

6

201000

ERDI MAILAKO TIT. OSAGARRIDUNA GIZARTE LANGILEA

L

B

35,00

6,73

-

-

1

300300

OFIZIAL ADM. OSAGARRIDUNA

F

C

-

19,20

12,00

-

1

404800

ADM. LAGUNTZAILE OSAGARRIDUNA

F

D

-

32,90

12,00

-

1

404800

ADM. LAGUNTZAILE OSAGARRIDUNA

L

D

-

32,90

12,00

-

103

403100

FAMILIA-LANGILEA

L

D

-

11,35

12,00

10,00

14

408200

FAMILIA-LANGILEA L.P.

F

D

-

11,35

12,00

10,00

51

408200

FAMILIA-LANGILEA L.P.

L

D

-

11,35

12,00

10,00

GUZTIRA: 178 plaza

Iragarkiaren kodea: L2302086