35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak emateko prozedura arautzen duen udal ordenantza

Oteitzako Udalak, 2023ko urtarrilaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza, indarrean jarri baita Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 7ko 52/2022 Foru Agindua, (foru agindu horrek arautzen du Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartela).

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen erabakiaren aurka errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oteitzan, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2301321