35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2023ko otsailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea langileen 2023ko plantilla organikoa. Bertan barne hartzen dira Otsagabiko Udaleko plantilla eta "Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua" izeneko erakunde autonomoko plantilla.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dadin eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. dagokionez xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2023ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2301873