35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira 2023ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. 2022ko abenduaren 19ko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta jendaurreko epean inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen iragarki-taulan eta 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an.

2023ko ekitaldiko aurrekontua, kapituluka laburturik, honela gelditu da:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 61.040,24 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 28.505,94 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 9.610,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 263.962,28 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 28.867,62 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 17.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 608.986,08 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 287.620,48 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 121.044,24 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 174.321,36 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 26.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 608.986,08 euro.

Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak paratzen ahalko dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluan xedatuarekin bat.

Arradan (Murillo el Cuende), 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2301922