35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Udal honetan orain arte zenbateko jakin batzuk ordaindu izan zaizkio alkateari, bere karguan aritzeagatik, 2021eko martxoaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez ezarritakoak (2021eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 13koa).

Erabaki horren arabera, Udalak Lourdes San Miguel Rojo alkateari ordainduko dizkio, dedikazio partzialean aritzeagatik, urtean guztira hogeita hemeretzi mila zazpiehun eta hirurogeita bost euro (39.765,00 euro), kontzeptu guztiak barne (soldata gordina, 30.000,00 euro, eta enpresako gizarte segurantzako kuota, 9.765,00 euro); hilero ordainduko zaio, eta bi halako ekainean eta abenduan, betiere behar diren kenkariak eginik. Ordainsari hori jasotzeko gutxieneko dedikazioa astean hogeita hamar ordukoa izanen da, karguaren edozein jardueratan (bulegoa, bilerak, bidaiak edo beste batzuk).

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluetan jasotzen da gai horri buruzko arau orokorra, bertan ezartzen baitira ordainsarien modalitateak eta mugak.

Alkateak proposatu du ordainsari-erregimen hori aldatzeko, eta, ordainsariak zenbateko bera duela, karguan aritzeko dedikazioa aldatzea, honela banaturik: hemezortzi ordu Lourdes San Miguel Rojorentzat eta hamabi ordu Laura Remírez Noguera lehen alkateordearentzat, orain arte jasotako ordainsaria banatuz dedikazio-erregimenaren proportzioko ehunekoan.

Alkatea proposaturik eta eztabaidatu ondotik, Lodosako Osoko Bilkurak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehena: Indarrik gabe uztea alkateak jasotzen duen lehengo ordainsari-erregimena, eta ezartzea, dagokion aurrekontu-kontsignazioa gorabehera, Udalak Lourdes San Miguel Rojo alkateari ordainduko dizkiola, dedikazio partzialean aritzeagatik, urtean guztira hogeita hiru mila zortziehun eta berrogeita hemeretzi euro (23.859 euro), kontzeptu guztiak barne, soldata gordina, hemezortzi mila euro (18.000,00 euro), eta enpresako gizarte segurantzako kuota, bost mila zortziehun eta berrogeita hemeretzi euro (5.859,00 euro); hilero ordainduko zaio, eta bi halako ekainean eta abenduan, betiere behar diren kenkariak eginik. Ordainsari hori jasotzeko gutxieneko dedikazioa astean hemezortzi ordukoa izanen da, karguaren edozein jardueratan (bulegoa, bilerak, bidaiak edo beste batzuk). Karguan dedikazio partzialean aritzeagatik ordainsari horiek kobratzea bateraezina da bilkura-sariak jasotzearekin.

Bigarrena: Dagokion aurrekontu-kontsignazioa gorabehera, Udalak Laura Remírez Noguera lehen alkateordeari ordainduko dizkio, dedikazio partzialean aritzeagatik, urtean guztira hamabost mila bederatziehun eta sei euro (15.906 euro), kontzeptu guztiak barne, soldata gordina, hamabi mila euro (12.000,00 euro), eta enpresako gizarte segurantzako kuota, hiru mila bederatziehun eta sei euro (3.906,00 euro); hilero ordainduko zaio, eta bi halako ekainean eta abenduan, betiere behar diren kenkariak eginik. Ordainsari hori jasotzeko gutxieneko dedikazioa astean hamabi ordukoa izanen da, karguaren edozein jardueratan (bulegoa, bilerak, bidaiak edo beste batzuk). Karguan dedikazio partzialean aritzeagatik ordainsari horiek kobratzea bateraezina da bilkura-sariak jasotzearekin.

Hirugarrena: Sistema honek eta aipatu zenbatekoek 2023ko otsailaren 3tik aurrera izanen dituzte ondorio ekonomikoak, dagokion bezala jasota gizarte segurantzaren aurrean; gaurko sistema ordezkatuko du, eta indarra izanen du besterik xedatzen ez den bitartean.

Laugarrena: Alkateak eta lehen alkateordea, orobat, kalte-ordainak jasoko dituzte karguan aritzeak egiazki sorrarazten dizkien gastuengatik, hala nola bidaiengatik (Udaleko langileei beren ibilgailuetan eginiko kilometro bakoitzeko ordaintzeko erabiltzen den zenbateko bera aplikatuko da), egonaldiengatik eta beste batzuengatik. Frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, gastuok ordain dakizkien.

Bosgarrena: Udalak alkateari eta lehen alkateordeari beren karguetan aritzeagatik ordaintzen dizkien ordainsariak lotuko zaizkio pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ezarritako araudiari.

Seigarrena: Alkatetzak erabaki hau osorik argitararaziko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Administrazio publikoek, administrazio-bideari amaiera ematen dion administrazio-egintza honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hargatik eragotzi gabe aurretiazko errekerimendua, zeina azaltzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan.

Lodosan, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2301988