35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2023ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, 2023 urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako 2023ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Lakuntzan, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2301933