35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROZKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Errozko Kontzejuak, 2023ko urtarrilaren 28an egin bilkuran, legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zituen Errozko Kontzejuaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta egungo gainerako legeetan ezarritako tramiteei jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271.ean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Kontzejuak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Urritzolan, 2023ko otsailaren 3an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Ortega Avila.

Iragarkiaren kodea: L2302087