35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kirol arroparen biltegia, brodatzeko eta jantzigintzako tailerra

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Eskatzailea: SP Globalsport SL.

Jarduera: kirol arroparen biltegia, brodatzeko eta jantzigintzako tailerra.

Tokia: 4. poligonoa, 2349. lurzatia.

Cintruenigon, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2301358