35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Ordenantza, Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. Indargabetzea

Cabanillasko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Cabanillasko Udalaren ordenantza hau indargabetzea: Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek aukera izan dezaten, epe horren barrenean, aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko, eta ohartarazten da hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela baldin adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Aurreko guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cabanillasen, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2301363