35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa, Herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubideak eta kanonak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2022ko azaroaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubideak eta kanonak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

2022ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an, bai eta Udalaren iragarki-oholean ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketaren testua argitara ematen da jarraian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean indarrean sar dadin.

Tarifa horiek KPIaren arabera igoko dira hurrengo ekitaldietako urtarrilaren batean, non eta aldatzen ez diren.

Baztanen, 2023ko otsailaren 8an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

TARIFEN ERANSKINA

3.2. Lizartzu alderdian azienda bazkatzea urritik martxora:

BAZTANEN ERROLDATUTAKOEK

BAZTANEN ERROLDATURIK EZ DAUDENEK

Zaldi-behorrak

buruko

15,00 euro

19,97 euro

Moxal-behokak

buruko

12,00 euro

14,48 euro

Behiak

buruko

12,00 euro

14,18 euro

Behi bigak

buruko

10,00 euro

12,50 euro

Ardiak

buruko

1,00 euro

1,43 euro

Iragarkiaren kodea: L2302076