35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Basaburuko udaletxean egingo den 2022/3 ezkontza dela eta, Basaburuko Udaleko alkateak, Herri administrazioen araubide juridikoari buruzko 2015/40 Legearen 9. artikuluaren eta Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erreglamenduaren 43. artikuluaren arabera, 2023/15 alkate ebazpenean erabaki du:

1.–Udal honetako zinegotzia den Julen Beunza Aranori eskuordetzea 2022/3 zenbakidun ezkontza zibila egiteko ahalmena; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, ezkongaiek erabakitzen duten datan.

3.–Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzea.

Basaburuan, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2301939