35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Ordenantza, lehentasunez birgaitu beharreko eremua arautzen duena. Planoa argitaratzea

Alkatetzak emandako 4/2023 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

Iragarkia eta testua osorik (araudia) argitaratu ziren 2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an. Lehentasunez birgaitzeari buruzko ordenantzari eta eremua zehazteari dagokienez, Udalak ikusi du alde tradizionalari dagokion planoa bakarrik argitaratu dela. Hala ere, ukitutako eremua zabalagoa da, eta Mikel Aingeru, Colonia Sarraste auzora eta Arbizuko familia bakarreko etxebizitza atxiki eta bakartu batzuetara hedatzen da, erantsi diren planoen arabera. Honen bidez, berriz argitaratzen dira falta diren planoak, egintza burutzeko eta ordenamendu juridikoaren parte izateko.

Arbizun, 2022ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2301301