35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

240E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 23an emandako 2699E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialista

Txanda irekia.

–Onartuak:

AZCONA GANUZA, GURUTZI

LLORIA GIL, MARIA CARMEN

MARISCAL AGUILAR, CRISTINA

RIVAS NAVAS, ESTEFANIA

–Baztertuak:

inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F2301308