35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontua.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Aurrekontua behin betiko onetsirik gelditu da, ondotik jasotzen den gisara:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 3.668.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 800.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 2.368.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.701.800,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 121.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 3.450.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 140.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 15.250.000,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 4.355.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 6.356.400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 948.100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak: 3.230.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 360.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 15.250.000,00 euro.

Mutiloan, 2023ko otsailaren 8an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2302090