35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, banakako gizarte laguntzen 2023ko deialdiarena, ordezko garraiobide egokitua emateko, taxi-bonuen bidez, garraio kolektiboetan sartzeko arazo larriak dituzten pertsonei

DDBN (Identifikazioa): 672265.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/672265).

Deialdi honen xedea da desgaitasuna izan eta garraio kolektiboak erabiltzeko arazoak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzea, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezaten, taxi-bonuen bidez, 2023ko ekitaldian.

Eskaerak eskabide orri baten bidez aurkeztuko dira, eta orri hori interesdunak sinatuko du edo, bestela, ordezkari batek, zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz frogatzen badu ordezkaritza. Deialdi honen I. eranskinean ageri den eredua erabiliko da.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2023ko urriaren 11n.

Antsoainen, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Ander Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2301318