35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraituta, deialdi publikoa iragartzen da Añorbeko bake epaile titularraren eta ordezko bake epailearen karguak hautatzeko.

Horri dagokionez, kargu horietarako hautatuak izateko interesa dutenek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak biltzen badituzte, eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dituzte 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Añorben, 2023ko otsailaren 8an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2302097