35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2023ko otsailaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla udal idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Añorben, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2301903