35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

101E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten hiru lanpostu, Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 306E/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren ondoriozko prozesuan.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 306E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako. Deialdi hori 2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4koan.

Osasuneko kontseilariak azaroaren 12an emandako 341E/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 24koa), aipatu deialdiaren I. eranskina zuzendu zen.

Osasuneko kontseilariak azaroaren 16an emandako 344E/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 306E/2020 Foru Agindua aldatu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 4ko 443E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 29ko 1564E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 2256/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako 18 izangaiak funtzionario izendatu ziren.

Izendapena baino lehen, izangai bat ezin izan zen izendatu, eskatutako dokumentuetako bat ere ez zuelako aurkeztu horretarako ezarritako epean, eta beste izangai batek ez zuen lanpostuaren jabetza hartu horretarako ezarritako epean. Biak txanda irekikoak dira.

Ondoren, aipatu ebazpenean izendatutako txanda irekiko izangaietako bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetzen zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zelako.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa zen hiru lanpostuak betetzea baldintzak betetzen dituzten eta txanda horretako gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin. Prozesua gainditu duten gainerako izangaiek, ordea, eskainitako lanpostuei uko egin zieten, eta lanpostuak ezin izan ziren bete.

Hori dela eta, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe deklaratzea, gainditu duen beste izangairik ez dagoelako, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 67336, 70574 eta 71209 lanpostu hutsak, Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 306E/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren ondoriozko prozesuan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2301470