35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

14/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko lanpostu generiko batzuk betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deia egiten duena.

Bat etorriz Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 531. artikuluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretu bidez onetsitako Justizia Administrazioko Zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamenduaren 43.etik 48.era eta 51.etik 53.era bitarteko artikuluetan ezarritakoarekin, lekualdatze-lehiaketa bat iragartzen da auzitegi-medikuen kidegoko funtzionarioentzat, I. eranskinean aipatzen diren lanpostu huts generikoak betetzeko Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuan, honako oinarri hauen arabera:

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko lanpostuen zerrendan hutsik dauden lanpostu generikoak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea.

Zerbait zehazki aurreikusita ez badago deialdi honetan, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioko Zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamenduan (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretu bidez onetsia), funtzio publikoari buruzko lege orokorretan xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.–Parte hartzeko betebehar eta baldintzak.

1. Lehiaketa honetan parte har dezakete auzitegi-medikuen kidegoko karrerako funtzionarioek, edozein izanik ere beren destinoko lurralde eremua, baldin baldintza orokorrak eta deialdi honetako beharkizun zehatzak betetzen badituzte, parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, eta lehiaketa behin betiko ebatzi arte mantentzen badituzte.

2. Auzitegi-medikuek lehiaketa honetan parte har dezakete baldin eskaerak aurkezteko epea bukatzean bi urte igaro badira behin betiko destinoa esleitu zien lekualdatze-lehiaketaren deialdia egin zuen ebazpena eman zenetik, edo behin betiko destinoa esleitu zien ebazpena eman zenetik, funtzionario berrien kasuan.

Urteak zenbatzeari begira, lehenbiziko urtea izanen da kasuan kasuko ebazpena eman zen urte naturala, kontuan hartu gabe zein egunetan eman ziren, eta bigarren urtea izanen da hurrengo urte naturala.

Behin betiko destinorik ez duten funtzionarioak lehiaketetan parte hartzera beharturik daude, indarra duen araudiarekin bat, eta ez zaie denbora muga hori aplikatzen.

3. Ezin izanen dute lehiaketa honetan parte hartu:

a) Deklarazio irmo bidez etendako langileak, etenaldiak irauten duen bitartean.

b) Interes partikularra edo familia-elkartzea dela-eta borondatezko eszedentzian dauden auzitegi-medikuak, egoera horretan nahitaez egon beharreko gutxieneko epean dauden bitartean.

c) Nahitaez lekualdatzeko zehapena dutenak (zehapena egin zen herri bereko destinoak hartzeko bakarrik), harik eta urtebete edo hiru urte igaro arte, egindako falta astuna edo oso astuna izan den, hurrenez hurren.

d) Aurreko lehiaketa batean destinoa lortu, eta esleitu zitzaien destinoaren jabetza hartu ez dutenak.

Hirugarrena.–Eskatzen ahal diren lanpostuak.

1. Parte hartzen duten funtzionarioek I. eranskinean zerrendatutako lanpostuetako bat eskatzen ahalko dute. Lanpostu hori Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuak jarritako hurrenkera zenbakiaren bidez identifikatuko da. Nahikoa izanen da hurrenkera zenbaki hori eskatzea kidego horretan hutsik dagoen lanpostua eskatzen dela ulertzeko.

2. Gainera, lehiaketa honen ondorioz hutsik gelditzen diren lanpostu generikoak ere eskatu ahalko dira, orain eskaintzen diren lanpostu hutsen ondoriozko lanpostu gisa sartuko baitira, salbu eta amortizatu nahi badira eta lanpostuen zerrendak aldatzeko edo lantoki bateko langileak berrantolatzeko proiektu bat baldin badago, kasu horretan kidego horretako deialdiaren ondoriozko lanposturik ez baita iragarriko.

Lanpostuak deialdiaren hurrenkera zenbakia emanda identifikatu behar dira. Lanpostu baterako eskaerak zentro horretan eta kidego horretan dauden lanpostu huts guztietarako balioko duela ulertzen da, bai eta adierazitako lehentasun hurrenkeran izan daitezkeen ondoriozko lanpostu guztietarako ere.

Eskatzaileek lehiaketaren ondoriozko lanpostu hutsak eskatzeko aitortzen zaien eskubidea erabili ahal izan dezaten, ebazpen hau argitaratzen den egunetik hasi eta eskaerak aurkezteko epea amaitu arte, Nafarroako Gobernuaren webgunean jarriko da ikusgai (Justiziako enplegu publikoaren atalean, hemen: https://www.navarra.es/eu/justizia/enplegu-publikoa) eskatzen ahal diren destinoko zentroen zerrenda, zentro horien hurrenkera zenbakiekin batera.

3. Parte hartzen duten auzitegi-medikuek ziurtatu beharko dute beren eskabidean zehazten dituzten deialdiko hurrenkera zenbakiak bat datozela lehiaketa honetarako argitaratu direnekin, bai I. eranskinean bai ondoriozko lanpostuetan, okerreko kodeak eman ditzaten saihesteko.

Lehiaketan parte hartzen duten auzitegi-medikuek ziurtatu beharko dute eskatzen dituzten deialdiko hurrenkera zenbakiak zehatz-mehatz bat datozela eskainitako destinoko zentroen izenekin, aurkezteko epea amaituta ez baita aldaketarik onartuko eskaeran, ez eta, esleituz gero, ukorik ere.

4. Ohiz kanpoko egoeretan, lanpostu huts gisa iragarritako lanposturen bat kentzen ahalko da hori egitera behartzen duen gorabeherarik gerora sortuz gero.

5. Erregistro zibileko medikuen kidegotik datozen auzitegi-medikuei dagokienez, azaroaren 20ko 7/1992 Lege Organikoan xedatutakoari jarraituko zaio. Lege horrek epaile eta magistratuen erretiro adina finkatzen du eta medikuak diren langile batzuk auzitegi-medikuen kidegoan sartzen ditu.

Laugarrena.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea.

1. Lehiaketa honetan parte hartzeko eskaerak ebazpen honen II. eranskineko ereduan egin behar dira, bete beharreko atal guztiak betez.

2. Eskaerak Nafarroako Justiziako zuzendari nagusiari igorri beharko zaizkio, eta deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta, egun berean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunean aurkeztu beharko dira Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorrean (Iratxeko Monasterioaren kalea 22, behea, 31011-Iruña).

Aldizkarietan egun berean argitaratzea ezinezkoa bada, ezartzen diren baldintza eta epeak kontatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitalpenaren data hartuko da aintzat.

3. Halaber, eskaerak aurkez daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren moduetako edozeinetan. Eskaerak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko dira, postako funtzionarioak, ziurtatu baino lehen, eguna eta zigilua jar diezazkien.

4. Eskumenak bereganatu dituzten autonomia erkidegoetako organoetan destinoa duten funtzionarioek kasuan kasuko organoan aurkeztuko dute eskaera, eta Ministerioaren eskumeneko eremuan destinoa dutenak, berriz, Justizia Ministerioan.

5. Lehiaketa honetan parte hartzeko eskaera bakarra izanen da funtzionario bakoitzarentzat, nahiz eta eskatutako lanpostuak eskumenak eskualdatuak dituzten autonomia erkidegoetakoak izan. Izan ere, lanpostu horietarako deialdiak aldi berean eginen dituzte autonomia erkidegoetako gobernuek.

Parte hartzeko eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, azken-azkena baizik ez da kontuan hartuko.

6. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, parte-hartzaileek ezin izanen dute beren eskaera aldatu edo baliogabetu.

7. Egindako eskaera loteslea izanen da eskatzailearentzat, eskabideak aurkezteko epea betetzen denean.

8. Eskaerari honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Jabetzan duen azkeneko lanpostua esleitzeko ebazpenaren fotokopia.

b) Eszedentzian daudenek eszedentzia emateko ebazpenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

9. Eskaera jasotakoan, azken destinoko organo eskudunak auzitegi-medikuen kidegoan emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua eginen du, adierazita hasiera egunetik (eguna, hilabetea, urtea) bukaera egunera (eguna, hilabetea, urtea) bitarteko zerbitzuak, eta eskabideari erantsiko dio.

Halaber, langileen arloko organo horrek eskabidearen edo erantsitako orri baten goiburuan jarriko du hizkuntzagatiko puntuazioa, eta adieraziko du ezen, batetik, funtzionarioa oraingo destinoan aritu den legez ezarritako epean (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretu bidez onetsitako Justizia Administrazioko Zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarria), eta bestetik, arau horretako 43.2 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dagoen.

Bosgarrena.–Baldintzapeko eskaerak.

Bi funtzionariok udalerri, epai-barruti edo probintzia berean dauden lanpostu hutsak nahi izanez gero, aukera izanen dute beren eskaera baldintzapean jartzeko, hau da, destinoa biek udalerri, epai-barruti edo probintzia berean lortzeko eskaera egin dezakete, eta hori gertatu ezean, biek egindako baldintzapeko eskaerak deuseztatu eginen dira. Baldintzapeko eskaera egiten dutenek eskabidean bertan zehaztu beharko dute, C atalean, norekin baldintzatzen duten; pertsona horren izen-deiturak eta IFZa adierazi beharko dute, eta haren eskaeraren fotokopia erantsi beharko dute. Eskatzaileetako batek ez badu hori adierazten C atalean, bi eskabideak baliorik gabe geldituko dira.

Eskabideko C atala beteta, ulertzen da baldintzapeko eskaera egiten dela; abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretu bidez onetsitako Justizia Administrazioko Zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamenduaren 48.2 artikuluan dago aurreikusita aukera hori.

Seigarrena.–Lehiaketako baremazioa.

1. Alegatu eta frogatzen diren merezimenduak baloratzeko, lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna hartuko da erreferentzia gisa.

2. Baremo honen arabera ebaluatuko dira merezimenduak:

A) Antzinatasuna, 60 puntu gehienez. Auzitegi-medikuen kidegoan titular gisa emandako zerbitzu urte bakoitzeko, 2 puntu. Urtetik beherako denbora tarteak proportzionalki baloratuko dira, 0,00555556 puntu eguneko, eta hilabeteak hogeita hamar egunekotzat hartuko dira.

B) Euskaraz jakitea, ahoz eta idatziz, 12 puntu gehienez. Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluak zehazten dituen eremu euskaldunean eta eremu mistoan, 12 puntu emanen dira gehienez hizkuntza hori ahoz eta idatziz ezagutzeagatik, frogatutako ezagutza mailaren arabera, honela:

a) B1 mailako ziurtagiria edo baliokidea: 4 puntu.

b) B2 mailako ziurtagiria edo baliokidea: 8 puntu.

c) C1 mailako ziurtagiria edo baliokidea: 12 puntu.

Ezagutza horiek baloratzeko, alorrean eskumena duen organoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horiek ezin dira metatu. Hortaz, lehiatzaileak maila bateko baino gehiagoko tituluak baldin baditu, maila gorenekoa bakarrik baloratuko da.

3. Lehiaketak fase bakarra izanen du, eta hartan baremoko A eta B ataletako merezimenduak baloratuko dira.

Zazpigarrena.–Lanpostuak esleitzea.

Lanpostuak esleitzeko lehentasun hurrenkera deialdi honetako seigarren oinarrian ezarritako baremoen arabera lortutako puntuazioak finkatuko du.

Guztizko puntuazioan –hizkuntzagatikoa barne– berdinketarik gertatuz gero, kidegoan antzinatasunik handiena duenaren alde ebatziko da, eta hala ere berdinketak irauten badu, kidegoan sartzeko hautaprobetan lortutako ordena zenbakia hartuko da kontuan.

Zortzigarrena.–Esleitutako destinoen ezaugarriak.

1. Lehiaketa honen ondoriozko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira, maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuak aurreikusitako ondorioetarako (errege dekretu hori zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa zen). Beraz, ez dute sortuko inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

2. Ezin izanen zaie destinoei uko egin, hala ezartzen baitu bere 53. artikuluan abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretu bidez onetsitako Justizia Administrazioko Zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamenduak.

Bederatzigarrena.–Lehiaketaren ebazpena.

1. Lehiaketa hau Justizia Ministerioak eta lehiaketa deitzen duen autonomia erkidegoko organo eskudunak ebatziko dute modu koordinatuan. Ebazpena emateko epea sei hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aitzina.

2. Ebazpenean, agertuko dira destinoa esleitu zaien interesdunen jatorrizko lanpostua eta herria, eta, era berean, beren egoera administratiboa, baldin jardunekoa ez bada, eta funtzionario bakoitzari esleitutako lanpostua.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

I. ERANSKINA

Hirugarren oinarriaren 1. atala aplikatuz eskatzen ahal diren I. eranskin honetako lanpostuak

ORDENA ZK.

DESTINOKO ZENTROA

IZENA

HERRIA PROBINTZIA

LANPOSTU HUTSAK

ONDORIOZKO LANP.

HIZKUNTZA

75

Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutua.

Auzitegi-mediku jeneralista

Iruña (Nafarroa)

1

X

BAI

II. ERANSKINA

Lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskaera, hutsik dauden lanpostu generiko batzuk betetzeko, Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuan, auzitegi-medikuen kidegorako

(Autonomia erkidegoek betetzekoa)

Puntuazioa, hizkuntzagatik:

Bete du 1451/2005 Errege Dekretuaren 46. artikuluan legez ezarritako epea oraingo destinoan?

Bai:Ez:

1451/2005 Errege Dekretuaren 43.2. artikuluko a), b) edo c) letretan ageri diren egoeretakoren batean dago?

Bai:Ez:Baiezkoa bada, adierazi zein: a), b) edo c):

(Interesdunak betetzekoa)

IFZ:

LEHEN DEITURA:

BIGARREN DEITURA:

IZENA:

EGUNGO DESTINOA:

EGUNGO KIDEGOA:

LANPOSTUAREN EDO BIZILEKUAREN HELBIDEA:

MUGIKORRA/FINKOA:

Hizkuntzagatiko lehentasunak: adierazi, bakarrik, lortutako maila, eskakizun edo gradu garaiena, destinoko autonomia erkidegoko laukian a), b) edo c) adieraziz, seigarren oinarriaren 2.B atalean xedaturikoarekin bat.

C: Baldintzapeko eskaerak bakarrik. Deialdiko 5. oinarrian adierazitakoaz baliatu nahi izanez gero, beste funtzionarioaren deiturak, izena eta IFZ eman behar dira:

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremua

Valentziako Autonomia Erkidegoaren eremua

Kataluniako Autonomia Erkidegoaren eremua

Nafarroako Foru Komunitatearen eremua

Galiziako Autonomia Erkidegoaren eremua

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren eremua

EGOERA ADMINISTRATIBOA: X jarri egokia den laukian:

Jardunean. Zerbitzu eginkizunetan: Bai / Ez Behin-behinean atxikita: Bai / Ez

Adierazi zer organotan ari zaren zerbitzu-eginkizunetan:

Ahaideak zaintzeko eszedentzia: Adierazi noiztik zauden egoera horretan : _____(eguna)/ _____(hila)/ _____(urtea)

Zerbitzu bereziak

Borondatezko eszedentzian, sektore publikoan lan egiteko.

Borond. eszed. norberaren aferetarako Adierazi noiztik zauden egoera horretan : _____(eguna)/ _____(hila)/ _____(urtea)

Borond. eszed. familia elkartzeko Adierazi noiztik zauden egoera horretan : _____(eguna)/ _____(hila)/ _____(urtea)

Eginkizunak etenik

Behin-behinean itzulia

Langileen berrantolamendua

BALORATZEKO ALEGATUTAKO MEREZIMENDUAK ETA AURKEZTUTAKO EGIAZTAGIRIAK:

LEHENTASUNERAKO HURRENKERA ZK.

DEIALDIKO HURRENKERA ZK.

LEHENTASUNERAKO HURRENKERA ZK.

DEIALDIKO HURRENKERA ZK.

LEHENTASUNERAKO HURRENKERA ZK.

DEIALDIKO HURRENKERA ZK.

LEHENTASUNERAKO HURRENKERA ZK.

DEIALDIKO HURRENKERA ZK.

LEHENTASUNERAKO HURRENKERA ZK.

DEIALDIKO HURRENKERA ZK.

1

21

41

61

81

2

22

42

62

82

3

23

43

63

83

4

24

44

64

84

5

25

45

65

85

6

26

46

66

86

7

27

47

67

87

8

28

48

68

88

9

29

49

69

89

10

30

50

70

90

11

31

51

71

91

12

32

52

72

92

13

33

53

73

93

14

34

54

74

94

15

35

55

75

95

16

36

56

76

96

17

37

57

77

97

18

38

58

78

98

19

39

59

79

99

20

40

60

80

100

......................(e)n, ......(e)ko ............aren ....(e)an

Sinadura:

NAFARROAKO JUSTIZIAKO ZUZENDARI NAGUSIA.

Iratxeko Monasterioaren k. 22, behea – 31011 Iruña.

Iragarkiaren kodea: F2302081