34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

506/2023 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, aholkulari juridikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 133/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 800/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 2167/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 3198/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, aholkulari juridiko lanpostuan aritzeko: Sandra Santesteban Oroz andrea, Luis Ibarrola Berasain jauna eta Javier Asun Esparza jauna, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Bete gabe uztea 10913 zenbakiko lanpostu hutsa.

5. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

Irekia

0000010

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Irekia

0007428

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Irekia

0010646

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2301956