34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

471/2023 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 24ko 876E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren irailaren 2ko 1802E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 15ekoa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 27ko 2584E/2021 Ebazpenaren bidez (zeina argitara eman baitzen 2021eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11koan), behin betiko zerrenda onetsi zen, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (7) baita horien destinoa eta plantillako identifikazio-zenbakia ere. Halaber, 2021eko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19koan, ebazpen horren 2. apartatuko akatsaren zuzenketa argitaratu zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) lanpostuetan aritzeko:

–Igoera txanda:

MORENO MENDIOROZ, VIRGINIA

MUÑOZ MUÑOZ, ANA

–Txanda irekia:

MUGUETA BURGUETE, MARIA BELEN

SAN JOSE OLORIZ, OIHANE

SANCHEZ SANCHEZ, JOANA

TORRES CAMINOS, MARIA

MURO DIEZ, SARA

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofia Ospitaleko langileriaren zuzendaritzetara), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2023ko otsailaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

EUSKARAZ

Igoera txanda

60966

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

70103

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

67714

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

67247

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

67775

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INST.

IRUÑA

Irekia

9800

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INST.

IRUÑA

Irekia

68990

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INST.

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2301742