34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baita Ana Belén Ansa Torres andrea Kultura eta Kirol Departamentuko Berrikuntza Bulegoko buru bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzetako bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren nahitaezko txostena (aldekoa) dago espedientean.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Ana Belén Ansa Torres andrea Kultura eta Kirol Departamentuko Berrikuntzako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko otsailaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 1ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2301766