34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

392/2019 prozedura arrunta

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 392/2019 prozedura arruntean epaia eman da 2021eko urriaren 11n eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

268/2021 epaia.

Lehendakaria.–M.ª Jesús Azcona Labiano.–Magistratuak.–Ana Irurita Díez de Ulzurrun.–José Manuel Izquierdo Salvatierra.

Iruñean, 2021ko urriaren 11n.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 0000392/2019 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori jarri zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 100E/2019 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitziren Garesko Udal Plan Orokorra eta haren hirigintza arloko araudia (araudi hori Nafarroako 2019/09/06ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Auzi horretan, alderdi hauek parte hartu dute: errekurtso-jartzaile gisa, X, Carlos Hermida Santos prokuradoreak ordezkatua eta zuzendua; demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, bere aholkulari juridikoek ordezkatua eta defendatua, eta, kodemantatu gisa, Garesko Udala, Elena Burguete Mira prokuradoreak ordezkatua eta Fernando Isasi Ortiz de Barrón abokatuak defendatua. Horiek horrela, salak honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauen arabera ebatzi du.

Epaitza:

Baiestea Carlos Hermida Santos epaitegietako prokuradoreak X-en izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 100E/2019 Foru Aginduaren aurkakoa. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Garesko Udal Plan Orokorra eta haren hirigintza arloko araudia (2019/09/06ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta prozedurako akatsak atzeman direnez, baliogabetzen da.

Alderdi demandatuak ordaindu behar ditu prozedurak eragindako kostuak.

Jakinaraz bedi ebazpen judizial hau Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aditzera ematen da kasazio-errekurtsoa soilik jartzen ahal dela haren aurka, dagokion salari zuzendua, bakar-bakarrik kasazio-interes objektiboko kasuren bat badago tartean eta ezarritako legezko baldintzak betez, hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 86. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako testuaren arabera).

Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko sala honi zuzenduta prestatu beharko da, epai hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean.

Alderdiei aditzera ematen zaie ezen, edozein kasutan, eta aurkezten diren kasazio-errekurtso guztietan, kasuan kasuko kasazio-errekurtsoari buruzko idazki guztiek bat etorri beharko dutela, aitzakiarik gabe, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak 2016ko apirilaren 20an (2016ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 6koa) eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honek 2016ko ekainaren 27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi diren baldintza eta betebehar estrintsekoekin.

Erabaki horiek ikusgai daude Justizia Auzitegi Nagusi honen iragarki-taulan, eta argitaratuta, orobat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web-orrian (www.poderjudicial.es), jendaurrean egon daitezen eta orok jakin ditzan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu".

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72-2 eta 107-2 artikuluetan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2023ko otsailaren 2an.–Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2301651