34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/2.a 0242A NL/sr espedientea Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea

Ofizioz eman zaio hasiera.

Emakidaren titularra: Juan Pedro eta Alejandro Galarregui Galarregui.

Ibai edo errekaren izena: Bidasoa ibaia eta Irurita erreka.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 630 l/s ur Bidasoa ibaitik eta 70 l/s ur Irurita errekatik.

Tokia: Oharrizko arrain-haztegia.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: arrain-haztegia.

Obren azalpen laburra eta helburua:

erabaki da eskubide hau azkentzea, emakidaren funtsezko baldintzak ez betetzeagatik: Baztango udal mugartean (Nafarroa), Bidasoa ibaitik 630 l/s eta Irurita errekatik 70 l/s ur hartzeko aprobetxamendua, Juan Pedro eta Alejandro Galarregui Galarreguiren izenean inskribatua, Oharrizko arrain-haztegirako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko otsailaren 1ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2301907