34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/1.a 0042 espedientea. Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea hein batean azkentzeko eskaera, titularrak uko egin diolako

Emakidaren titularra: Añarbeko Ur Mankomunitatea.

Ibaiaren edo errekaren izena: Añarbe ibaia.

Azkendu beharreko emaria: Artikutzako finkatik (Enobietako presa) edo Artikutzako finkako beste edozein azpiegituratatik egindako ur-aprobetxamendua deuseztatzea, ur-hornidura Añarbeko urtegitik bakarrik egiten baita.

Tokia: Artikutzako finka, Enobietako presan.

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: udal hornidura.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Añarbeko Ur Mankomunitateak emakida hein batean azkentzea eskatu du, Artikutzako finkatik, Enobietako presan, egiten den ur-aprobetxamendua deuseztatzeko; Añarbe ibaiaren urtegiko 2.200 l/s-ko emakidaren barruan dago, Goizuetako eta Oiartzungo udal mugarteetan eta beste batzuetan, Nafarroako eta Gipuzkoako probintzietan, hainbat udalerri hornitzeko. Arrazoia da ur-hornidura Añarbeko urtegitik bakarrik egiten dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizueta (Nafarroa), Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Astigarragako udaletxeetan (Gipuzkoa) edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko otsailaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2301840