34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

25E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera partez aldatzen duena.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren bidez medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak arautzen dira. Errege dekretu horren IV. kapituluan Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoen eginkizunak eta osaera arautzen dira, bai eta autonomia erkidego bakoitzeko osasun agintaritza eskudunak batzordeok akreditatzeko sistema ere.

Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa sortu zen, eta gero ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuak eta martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuak aldatu zuten.

Batzorde hori sortu eta eratu ondoren, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 11ko 305E/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu zen azken aldiz Batzorde Etikoaren osaera.

Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren arabera, Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak esleiturik dituen eskumenen artean honako hau dago: Osasun Departamentuari atxikitako Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren funtzionamendu egokia bermatzea.

Eskumen horien arabera, Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txostena eman du batzordearen osaera aldatzea proposatzeko, honela: Virginia Álvarez Asiain andrea kide berri izendatzea, Francisco Javier Basterra Gortari jaunak, berak hala eskatuta, kargua utzi ondoren.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluan adierazten denez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Francisco Javier Basterra Gortari jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kidea.

2. Virginia Álvarez Asiain andrea izendatzea Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko batzordekide.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera zati batean aldatzea. Hona hemen batzorde horretako kideak:

Epaimahaiburua: José María Arguiñano Pérez jauna.

Buruordea: Virginia Arrazubi Arrula andrea.

Batzordekide idazkaria: María José Lasanta Sáez andrea.

Epaimahaiko kideak: Olga Díaz de Rada Pardo andrea, Amaya Echeverría Gorriti andrea, Belén Sádaba Díaz de Rada andrea, Aurora Lozano Suárez andrea, María Marcos Jubilar andrea, Nerea Egués Olazábal andrea, Susana Fernández Carrasco andrea, José María Ayerra Lazcano jauna, José María López-Picazo González jauna, Irati Irigoyen Rodríguez andrea eta Virginia Álvarez Asiain andrea.

4. Eskerrak ematea Francisco Javier Basterra Gortari jaunari batzordekide gisa egindako zerbitzuagatik.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 31n.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2301737