34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-S-509

Contena Recuperación SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Contena Recuperación SL.

Xedea: Berrikustea Biurrunen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak tratatzeko instalazioko urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Besaire ibaia (Elortz ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Biurrun-Olkotz (Nafarroa).

Baimendutako isuria hauei dagokie: langileen ur beltzei (250 m³-ko urteko bolumena) eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen hondakindegiko lixibiatu-jarioaren urei (19.500 m³-ko urteko bolumena); tratatu ondoren jabari publiko hidraulikoan ebakuatzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko abenduaren 22an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2301386