34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2022rako ordenantza fiskalen testuan eta tarifetan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko urriaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2022rako ordenantza fiskalen testua eta tarifak. Zehazki, Barañaingo Auditoriumaren tarifak sartuko dira 21. ordenantza fiskalean ("Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena Barañaingo Udalaren kultura areto eta guneak erabiltzeko").

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean, bai eta Barañaingo Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean ez denez aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtu da, eta, beraz, erabakiaren testu osoa argitaratzen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat:

Argitara ematen da, eta ohartarazten, ezen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

21. ORDENANTZA FISKALA. BARAÑAINGO UDALAREN KULTUR ARETO ETA KULTUR GUNEAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskinean honako hau gehitzen da:

5.–Auditoriuma.

Auditoriumeko eta agertokiko tarifak, pertsona fisiko, enpresa eta antolakundeei aplikatzekoak:

AUDITORIUMA ETA AGERTOKIA

TARIFAK 2022

(eurotan)

Erroldatutako
pertsonak/enpresak

Erroldatu gabeko pertsonak/enpresak

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik igandera, ekitaldi publiko edo pribatu bat egiteko eta parte-hartzaileak edo publikoa besaulkietan eserita daudela (1 eta 8 ordu artean)

1.803,25

2.050,52

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik igandera, bi ekitaldi publiko edo pribatu egiteko jarraian egun berean, eta parte-hartzaileak edo publikoa besaulkietan eserita daudela (1 eta 8 ordu artean)

2.064,70

2.311,97

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik igandera, bi ekitaldi publiko edo pribatu egiteko egun berean baina ez bata bestearen segidan (adibidez bat goizez eta bestea arratsaldez), eta parte-hartzaileak edo publikoa besaulkietan eserita daudela (1 eta 8 ordu artean)

2.149,95

2.397,22

Oharra: ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

101,66

122,32

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik ostegunera, edozein formatutako grabazioak egiteko (zinema, telebista, musika eta abar), eta suaren aurkako oihala zabalik edo itxita dagoela, salbu eta funtzio baten edo batzuen aurreko muntaketa-lanak, horiek beste tarifa bat daukate eta. Besaulki patioan parte-hartzailerik edo publikorik gabe (1 eta 4 ordu artean)

808,36

932,00

Auditoriuma erabiltzea, ostiraletik igandera, edozein formatutako grabazioak egiteko (zinema, telebista, musika eta abar), eta suaren aurkako oihala zabalik edo itxita dagoela, salbu eta funtzio baten edo batzuen aurreko muntaketa-lanak, horiek beste tarifa bat daukate eta. Besaulki patioan parte-hartzailerik edo publikorik gabe (1 eta 8 ordu artean)

1.256,00

1.503,27

1. oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

101,66

122,32

2. oharra: Jarduerako grabazioan publikoak egon behar badu, hori aurrera eramateko beharrezkoak diren langileen kostua ere aplikatuko da.

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik ostegunera, zinema emanaldi publiko edo pribatu bat egiteko, eta parte-hartzaileak edo publikoa besaulkietan eserita daudela (1 eta 4 ordu artean)

1.057,61

1.181,25

Oharra: Prezio horretan ez dago aurreikusia hitzaldi bat egotea emanaldiaren aurretik edo ondoren. Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

147,16

167,82

Auditoriuma erabiltzea, ostiraletik igandera, zinema emanaldi publiko edo pribatu 1 edo 2 egiteko jarraian, eta parte-hartzaileak edo publikoa besaulkietan eserita daudela (1 eta 8 ordu artean)

1.658,70

1.905,97

1. oharra: Zinema emanaldi bat egiten denean, hitzaldia egitea dago emanaldiaren aurretik edo ondoren, baina bi orduko iraupenarekin gehienez.

2. oharra: Bi emanaldi egiten badira jarraian, ezin izanen da hitzaldirik egin emanaldiaren aurretik edo ondoren.

3. oharra: Bi kasuetan, ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

147,16

167,82

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik ostegunera, auzotarren bilerak edo antzekoak egiteko, eta suaren aurkako oihala zabalduta dagoela (1 eta 4 ordu artean)

482,36

606,00

1. oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

67,66

88,32

2. oharra: Bilerara edo dena delakora 350 lagun baino gehiago joaten badira, bigarren langile baten kostua gehituko da, aretozain lanak egin beharko ditu eta. Halaber, 500 lagun baino gehiago joaten badira, aretozain lanak eginen dituen hirugarren langile baten kostua gehituko da.

Ekia aretoko agertokia erabiltzea, astelehenetik igandera, suaren aurkako oihala zabalik duela, edozein formatutako emanaldi, dantzaldi eta/edo ikuskizun publiko zein pribatu egiteko, eta parte-hartzaileak edo publikoa bertan direla (1 eta 8 ordu artean).

1.865,01

2.174,05

1. oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

119,63

158,26

2. oharra: Muntatzeko edo desmuntatzeko behar diren egunak, halakorik egonez gero, ez daude prezioan sartuta, ez eta beharrezkoak diren material teknikoak ere.

3. oharra: Eremu horretako segurtasuna bermatzeko langileen kostua ez dago sartuta. Kulturgune horretako langileek berek erabakiko dute halakorik behar den ala ez.

Ekia aretoa erabiltzea entsegurako, astelehenetik ostegunera, suaren aurkako oihala zabalik dagoela, eta laneko argiarekin. Antzokiko material teknikoa erabili gabe, ez eta ikuskizunetarako argiteria edota sabai akustikoetako argiteria ere (1 eta 4 ordu artean).

446,72

506,72

1. oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

69,00

84,00

2. oharra: Ekia aretoko agertokiko entseguan 350 lagunek baino gehiagok parte hartzen badute, hirugarren teknikari eszeniko baten kostua gehituko da.

Ekia aretoa erabiltzea entsegurako, ostiraletik igandera, suaren aurkako oihala zabalik dagoela, eta laneko argiarekin. Antzokiko material teknikoa erabili gabe, ez eta ikuskizunetarako argiteria edota sabai akustikoetako argiteria ere (1 eta 8 ordu artean).

762,72

922,72

1. oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

74,00

94,00

2. oharra: Ekia aretoko agertokiko entseguan 350 lagunek baino gehiagok parte hartzen badute, hirugarren teknikari eszeniko baten kostua gehituko da.

Muntaketak, altxaerak eta entseguak (pase artistiko edo tekniko partzialak, orokorrak eta abar) egitea agertokian, funtzio baten edo batzuen bezperan edo aurreko egunetan, astelehenetik ostegunera, eta suaren aurkako oihala bilduta edo zabalik dagoela. Besaulki patioan parte-hartzailerik edo publikorik gabe (1 eta 4 ordu artean)

744,72

804,72

Oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

96,00

111,00

Muntaketak, altxaerak eta entseguak (pase artistiko edo tekniko partzialak, orokorrak eta abar) egitea agertokian, funtzio baten edo batzuen bezperan edo aurreko egunetan, ostiraletik igandera, eta suaren aurkako oihala bilduta edo zabalik dagoela. Besaulki patioan parte-hartzailerik edo publikorik gabe (1 eta 8 ordu artean)

1.168,72

1.328,72

Oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

101,00

121,00

Bisita gidatua Barañaingo Auditoriumeko agertokira, astelehenetik ostegunera (1 eta 2,5 ordu artean)

258,22

295,72

Oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

35,00

50,00

Bertaratuak: ekitaldi batera joaten diren pertsonak, bertan parte hartuta edo parte hartu gabe; ekitaldiak izan daitezke tokiko administrazioarenak nahiz eskualdeko, nazioko edo nazioarteko administrazioarenak, enpresenak, korporatiboak, konbentzioak, biltzarrak, mintegiak, sinposioak, batzarrak, bilerak, produktu baten aurkezpena, galak, tailerrak, funtsak biltzen dituzten kausak edo biltzen ez dituztenak, eta bestelako formatuak.

Publikoa: ikusle edo ikus-entzule gisa bertaratzen diren pertsonak, adierazpen artistiko batez gozatzeko, hala nola antzerkia, kontzertuak, dantza, zinema, opera, zarzuela, txotxongiloak, errezitala, zirkoa, musikala, edo arte eszenikoen munduko bestelako ikuskizun eta aisialdi-ekitaldiak.

Auditoriuma alokatzea, Ekia aretoa eta funtzio baten aurreko egunetako muntaketak, altxaerak eta entseguak: Prezioan sartuta dago ohiko enpresako/enpresetako agertokiko gutxieneko teknikarien kostua. Talde hori hiru teknikariz osatua dago (argiztapena, soinua eta eszena-makineria). Ez daude sartuta, ordea, funtzioetan hagak mugitzeaz arduratzen diren teknikariak, monitoreetako teknikariak, ikusizko espezialitaterako soilik diren teknikariak, kudeaketako teknikariak, kanoietako teknikariak eta abar. Aparteko teknikari guztiak fakturatu eginen dira, Barañaingo kulturguneko arduradun teknikoak eginen duen balorazioaren arabera.

Deskargan eta muntaketaren hasieran, bi laguntzaile ere sartzen dira, 2,5 orduko lanaldian, eta desmuntaketan eta azken kargan ere arituko dira, denbora-tarte berean; hori guztia, kulturguneko teknikari arduradunaren balorazioari jarraikiz. Muntaketa egiten bada ekitaldi publiko edo pribatuaren egun berean, laguntzaileak ere sartuko dira, kulturguneko teknikariaren balorazioa ikusi ondoren.

Ekitaldi publikoa edo pribatua eginen den egunerako edo egunetarako, hiru teknikariez gain, aretoko burua, aretozainak, txarteldegia eta sarrerak saltzeko sistema ere sartzen dira, alokairuak hala eskatzen badu, eta, azkenik, garbiketa-zerbitzua eskaintzen da ekitaldia bukatu ondoren ordutegi eta egun jakin batean, betiere kulturguneko barne-antolaketaren arabera.

Entseguak eta muntaiak: bezero edo erabiltzaile batek agertokia alokatu dezake goizez (4 ordu), aurretiko muntaketa edo entsegua egiteko, baina bere materiala agertokian muntatuta utzi nahi badu hurrengo egunera arte, 8 orduz okupatutako espazioaren alokairuari dagokiona fakturatuko zaio.

Entsegua, Ekia aretoko agertokian (suaren aurkako oihala zabalik): Prezioan sartuta dago ohiko enpresako/enpresetako agertokiko gutxieneko teknikarien kostua, alegia, bi teknikari eszenikoen kostua. Ez daude sartuta, ordea, monitoreetako teknikariak, ikusizko espezialitaterako soilik diren teknikariak, kudeaketako teknikariak eta abar. Aparteko teknikari guztiak fakturatu eginen dira, Barañaingo kulturguneko arduradun teknikoak eginen duen balorazioaren arabera.

Ekia aretoko agertokiko entseguan 350 lagunek baino gehiagok parte hartzen badute, hirugarren teknikari eszeniko baten kostua gehituko da.

Zine emanaldi publikoa edo pribatua: Prezioan sartuta dago ohiko enpresako/enpresetako agertokiko gutxieneko teknikarien kostua, alegia, bi teknikari eszenikoen kostua (argiztapena eta ikus-entzunezkoa). Aretoko burua, aretozainak, txarteldegia eta sarrerak saltzeko sistema ere sartzen dira, alokairuak hala eskatzen badu, eta, azkenik, ekitaldia amaitzean garbiketa-zerbitzua ere sartzen da.

Auzotarren bilerak edo antzekoak besaulki patioan eta suen aurkako oihala zabalik dagoela: Prezioan sartuta dago ohiko enpresako/enpresetako agertokiko gutxieneko teknikarien kostua, teknikari eszeniko batena, alegia (ikus-entzunezkoa). Aretoko burua ere badago, eta, azkenik, ekitaldia amaitzean garbiketa-zerbitzua. Bilerara edo dena delakora 350 lagun baino gehiago joaten badira, bigarren langile baten kostua gehituko da, aretozain lanak egin beharko ditu eta. Halaber, 500 lagun baino gehiago joaten badira, aretozain lanak eginen dituen hirugarren langile baten kostua gehituko da.

Bisita gidatuak: Aretoko burutza eta jarduera amaitu ondorengo garbiketa-zerbitzua sartzen dira.

Garbiketa-zerbitzua: espazioa garbituko da ohiko ordutegian, eta kanpoan geratzen dira aparteko garbiketa lanak, bezeroak eskatzen dituenak bere jardueraren berezko beharren arabera.

Bazkariko/afariko etenaldiak: bazkaltzeko edo afaltzeko geldialdiak alde batera utzita zenbatzen dira orduak, betiere ez badira 1,30 ordutik beherakoak. Etenaldia 1,30 ordutik beherakoa bada, denbora hori espazioaren erabilera gisa zenbatuko da. Bestalde, bazkaltzeko eta/edo afaltzeko geldialdia gutxienez 1,30 orduz egitea ezinezkoa denean, lanaldi hasieratik amaierara kontratatutako langileen ordutegi osoa fakturatuko da, baita bazkariaren ordainagiria ere.

Jantziak zaintzeko zerbitzua: halako zerbitzurik ez dago.

Segurtasuneko zerbitzua edo langileak: aurrekontupean.

Beste zerbitzu batzuk: kontsultatu.

ENTSEGU ARETOAK ETA BESTE ESPAZIO BATZUK

TARIFAK 2022

(euroak)

Erroldatutako
pertsonak/enpresak

Erroldatu gabeko
pertsonak/enpresak

Entsegu gelak, prezioa / ordua / hilean 1 eta 60 ordu artean erabiltzea (edo AULAESCENA)

12,00

26,00

Entsegu gelak, prezioa / ordua / hilean 61 eta 120 ordu artean erabiltzea (edo AULAESCENA)

11,00

19,00

Entsegu gelak, prezioa / ordua / hilean 121 ordutik gora erabiliz gero (edo AULAESCENA)

10,00

12,00

Ambigu halla, prezioa/ordua

9,00

18,00

Sotoko biltegia, m²/hilabete

4,00

8,00

1. oharra: Entsegu gela eta ambigu halla: Asteburuan (larunbata eta igandea), Barañaingo jaiegunetan, Nafarroako Foru Komunitateko jaiegunetan, lan-hitzarmeneko jaiegunetan, beste jaiegun batzuetan edo oporretan jarduera zehatz eta partikularrerako langilerik ez badago, aretoaren edo ambigu hallaren alokairuaren balioari (prezioa/ordu) 2 ordu eta erdiko gutxieneko kostu gehigarria gehituko zaio, atezaintzako zerbitzuengatik. Kostu hori 50,00 eurokoa da. Gutxieneko 2 ordu eta erdiak gainditzen dituen erabilera-ordu bakoitzagatik, 20,00 euro gehituko zaizkio aretoaren edo ambigu hallaren kostuari (prezioa/ordua), atezaintzako zerbitzuengatik.

2. oharra: AULAESCENA kategoria: Arlo komertzialak egindako proposamena aztertu, eta hura onetsi ala ez erabakiko dute Barañaingo kulturguneko langileek edo dagokien langileek. Horretarako kontuan hartuko dute asteko edo hamabostean behingo jarduera den, jarraitua eta egonkorra urtean/ikasturtean. Hileko edo noizbehinkako jarduera ez da kategoria horretan sartzen.

3. oharra. Sotoko biltegia: Espazio horretan dagoen materiala biltegiratu edo erretiratu ahal izanen da, baldin eta atezaintzako edo areto-burutzako langilerik badago, salbu eta agertokian jardueraren bat egiten ari bada edo besaulki patioan parte-hartzaileak edo publikoa badago. Materiala Auditoriumeko langileen ordutegitik kanpo biltegiratu edo erretiratzeak 2 ordu eta erdiko kostua izanen du atezaintzako zerbitzuagatik. Kostu hori 50,00 eurokoa da. Zerbitzu honen gutxieneko 2 ordu eta erdia gainditzen duen ordu bakoitzari 20,00 euro gehituko zaizkio atezaintzako zerbitzuagatik.

LANGILEAK

TARIFAK 2022

(eurotan)

Erroldatutako
pertsonak/enpresak

Erroldatu gabeko pertsonak/enpresak

Agertokiko teknikariak / 8 orduko lanaldia gutxienez, ostiraletik igandera eta Nafarroako Foru Komunitateko jaiegunetan aplikatzeko

216,00

216,00

Agertokiko teknikariak / 4 orduko lanaldi erdia gutxienez, astelehenetik ostegunera bitartean aplikatzeko

108,00

108,00

Agertokiko teknikariak / aparteko ordua

27,00

27,00

Teknikariak eta segurtasun-langileak aireko eta alturako ikuskizunetarako / 8 orduko lanaldia

Barnean direla ekipoak, ikuskizuneko laguntza eta ekipoak erretiratzea.

600,00

600,00

Teknikariak eta segurtasun-langileak aireko eta alturako ikuskizunetarako / 4 orduko lanaldia

Barnean direla ekipoak, ikuskizuneko laguntza eta ekipoak erretiratzea

300,00

300,00

Segurtasun-langileak aireko eta alturako ikuskizunetarako / aparteko ordua. Barnean direla ekipoak, ikuzkizuneko laguntza eta ekipoak erretiratzea.

100,00

100,00

Garbitzaileak; ekitaldia, ikuskizuna edo bisita bukatu eta gero / 6 ordu gutxienez

128,10

128,10

Garbitzaileak / Aparteko ordua

21,35

21,35

Laguntzaileak / Gutxienez 5 ordu deskargarako, azken kargarako, muntaketarako eta desmuntaketetarako

95,00

95,00

Laguntzaileak / Aparteko ordua

19,00

19,00

Aretoko burutzako langileak / 4 orduko lanaldi erdia gutxienez, astelehenetik igandera bitartean aplikatzeko

Saio bikoitz jarraituan (astelehenetik igandera), zerbitzuak, gutxienez, 6 ordukoa izan behar du, eta luzatzen joanen da, ikuskizunaren iraupenaren arabera.

Bi saio eginez gero (bata goizez eta bestea arratsaldez), 8 ordu aplikatuko dira (astelehenetik igandera), eta luzatzen joanen da, ikuskizunaren iraupenaren arabera.

Bisita gidatuetan aplikatuko den gutxienekoa bi ordu eta erdi izanen da (astelehenetik ostegunera), eta luzatzen joanen da, bisitaren benetako iraupenaren arabera.

80,00

80,00

Aretoko burua/ Aparteko ordua

20,00

20,00

Txarteldegiko langileak ekitaldietan / 3,5 ordu gutxienez, astelehenetik igandera bitartean aplikatzeko.

Sarreren ohiko salmenta, ekitaldirik gabe, 2,5 ordu gutxienez, astelehenetik igandera bitartean aplikatzeko.

Saio bikoitz jarraituan, 6 ordu gutxienez, astelehenetik igandera aplikatzeko. Bi saio, bata goizez eta bestea arratsaldez: 7 ordu aplikatuko dira, astelehenetik igandera.

66,50

66,50

Txarteldegiko langileak / Aparteko ordua

19,00

19,00

Aretozainak / 3 ordu gutxienez, astelehenetik igandera bitartean aplikatzeko.

Saio bikoitz jarraituan, 5,5 ordu gutxienez, astelehenetik igandera aplikatzeko.

Bi saio, bata goizez eta bestea arratsaldez: 6 ordu aplikatuko dira, astelehenetik igandera.

52,50

52,50

Aretozainak / Aparteko ordua

17,50

17,50

Atezainak (ateak kontrolatu, ireki eta ixtea) / 2,5 ordu gutxienez, astelehenetik igandera bitartean.

50,00

50,00

Atezainak (ateak kontrolatzea, irekitzea eta ixtea) / Aparteko ordua

20,00

20,00

Joskintzan espezializatutako langileak / 4 orduko lanaldi erdia gutxienez, astelehenetik igandera bitartean aplikatzeko

108,00

108,00

Joskintzan espezializatutako langileak / Aparteko ordua

27,00

27,00

Aretozainak: Ekitaldietan aritzeko (berdin sarrerak saltzen diren ala ez), kontratatuta egon behar dute, eta altan emanda Gizarte Segurantzan. Kulturguneko antolatzaileek kontratatzen edo azpikontratatzen dituzte aretozainak, kontuan hartuta saldutako sarreren azken aurreikuspena edo, sarrera-salmentarik ez badago, bertaratzea espero den jende kopurua. Bezero edo erakunde batek ere ezin izanen du horretarako langilerik jarri.

Kulturguneko barne araudian, aretozainak kontratatzeari buruz ezarrita dago 350 lagunetik gora daudenean jendeari arreta emateko bigarren lagun bat kontratatu behar dela, eta 500 lagun baino gehiago daudenean hirugarren lagun bat kontratatuko dela, ateetan egoteko.

Langileak behar direnean beste ezaugarri batzuk dituzten ekitaldietarako, egun berean funtzio gehiago egiteko, aurretiazko entsegua egiteko jendearekin, aurreestreinaldia egiteko eta abar: aurrekontupean.

MATERIALAK ETA BESTE ZERBITZU BATZUK

TARIFAK 2022

(eurotan)

Erroldatutako
pertsonak/enpresak

Erroldatu gabeko pertsonak/enpresak

Auditoriumeko pianoa erabiltzea ikuskizun edo entseguetarako (eguneko)

Pianoa kontzertu eta entseguetarako soilik erabiliko da.

Pianoa ezinda erabili ikasketa-eskoletarako. Auditoriumaren antzekoa edo handiagoa den bigarren pianoaren alokairua, afinatzea barne, eguneko: aurrekontupean.

100,00

200,00

Pianoa afinatzea

157,50

172,50

Fosoko 1. eta 2. besaulki-ilarak desmuntatzea/muntatzea, egun berean

226,80

248,40

Fosoa desmuntatzea-muntatzea

907,20

993,60

Fitxa teknikoan ageri direnez bestelako materialak edo aurrekontupeko zerbitzuak, hazkunde komertzialik gabe: ke-makina edo laino altua sorrarazten duena, ke baxua sorrarazten duen makina, zoru flamenkoa (9,6 metroko zabalera eta 7,20 metroko sakonera) muntatzea eta desmuntatzea, streaminga, ikusizko proiektagailuak, soinu-materialak (audio-mahaia, hari gabeko mikrofonia, etab.), argiztapen-materialak (argi-mahaia, mugikorrak, etab.), inprimaketa digitaleko zerbitzua eta offset inprimaketa-zerbitzua, bezeroaren kargurako diseinuarekin (kartelak, diptikoak, triptikoak, koloretako liburuxkak, etab.) eta kartelak itsasteko zerbitzua Iruñean eta Iruñerrian, Barañainen izan ezik.

MATERIALAK ALOKATZEA, AUDITORIUMETIK ATERATZEKO

2022ko tarifak

(eurotan)

Erroldatutako
pertsonak/enpresak

Erroldatu gabeko pertsonak/enpresak

Dantza-zorua / emanaldi bat eguneko / joan-etorriko garraioa bezeroaren kontura edo hark kudeatuta.

108,00

216,00

Zorua muntatuta dagoela, bigarren eguna eta hurrengoak

16,20

32,40

Atrila (unitatea) / eguneko, joan-etorriko garraioa bezeroaren kontura edo hark kudeatuta.

0,25

0,50

Agertokiko tarima (unitatea) / eguneko, joan-etorriko garraioa bezeroaren kontura edo hark kudeatuta.

2,50

5,00

Zurezko aulki tolesgarriak (unitatea) / eguneko, joan-etorriko garraioa bezeroaren kontura edo hark kudeatuta.

0,25

0,50

Hobariak auditoriuma edo agertokia maiz alokatzen duten bezeroentzat:

Auditoriuma edo agertokia alokatzea, deskontuak alokatutako egunengatik (aipatutako espazioei soilik aplikatzekoak).

Behar diren langileen kostuan ez da deskonturik eginen.

Egun desberdinetan edo elkarren segidan aloka daitezke, baina beti indarrean dagoen urte naturalaren barruan.

(1) Urtean behin alokatzea: %0.

(2) Bi aldiz alokatzea urte natural beraren barruan: %10.

(3) Hiru aldiz alokatzea urte natural beraren barruan: %15.

(4) Lau aldiz alokatzea urte natural beraren barruan: %20.

(5) Bost aldiz alokatzea urte natural beraren barruan: %25.

(6) Sei aldiz alokatzea urte natural beraren barruan: %30.

(7) Zazpi aldiz alokatzea urte natural beraren barruan: %35.

(8) Zortzi aldiz alokatzea urte natural beraren barruan: %40.

(9) Bederatzi aldiz alokatzea urte natural beraren barruan: %45.

(10) Hamar aldiz edo gehiagotan alokatzea urte natural beraren barruan: %50.

Alokairuak bereizita egiten badira, hau da, aldizka eta inolako plangintzarik gabe edo alokatzeko egun-multzorik sortu gabe, alokatutako aurreko egunen arabera dagokion deskontua aplikatuko da alokairu-egunean. Multzo batean hainbat egun alokatzen badira, bakoitzari dagokion tartea aplikatuko zaio, deskontuen taularen arabera. Espazioa erabiltzeko aparteko orduak ez dira kontuan hartzen deskontuetan.

Bereizi egiten da, batetik, agertokiaren erabilera muntaketetarako eta, bestetik, Auditoriuma osorik edo zati batean erabiltzea jarduera bat edo batzuk egiteko, sarrera-salmentarekin edo gabe. Hala, deskontuak aplikatzen dira jarraian ageri diren taldeetan, bakoitza bere aldetik eta inoiz ez elkarrekin:

–Ekitaldi, emanaldi edo grabazio bat egiteko alokairuen kopurua. Deskontua aplikatuko zaie kostu hauei:

–Auditoriuma, 494,55 euro (8 ordu) / Grabazioak: 247,28 euro (4 ordu) - 494,55 euro (8 ordu) / Zinema eta bilerak (4 ordu): 247,28 euro / Ekia aretoa (8 ordu): 618,08.

–Aldez aurreko muntaketa eta entseguetarako alokairuen kopurua. Deskontua aplikatuko zaie kostu hauei:

–Entsegua Ekia aretoan / Muntaketak, altxaerak eta entseguak, suaren aurkako oihala bilduta edo zabalik dagoela: 120,00 (4 ordu) - 320,00 (8 ordu).

Ekitaldiaren komunikazioa, espazioa alokatuta sarreren salmentarekin: ekitaldiaren antolatzaileak eginen du, bere langileekin eta bitartekoekin. Bere gain hartuko ditu ekitaldiaren zabalkundea sustatzeko komunikazio-gastu guztiak. Aipatzen diren komunikazio-ekintzak dira, adibidez, irratiko iragarkiak, prentsaurrekoak, telebista, iragarkiak prentsan, kartelak diseinatu, inprimatu eta jartzea, formatu guztietan, eta bestelako komunikazio-ekintzak.

Barañaingo kulturguneak komunikazio eta hedapen ekintza jakin batzuk eginen ditu ekitaldiak direnean sarrerak saltzen dituzten alokairu formatukoak, Udalaren lagapenak eta Barañaingo Udaleko dagokion alorrak erabakitako programazio propioari dagozkionak. Horietarako, soilik komunikazio eta hedapen ekintza hauek eginen ditu:

–Horretarako web-orri propioa eta sare sozialak, indarrean daudenak.

–Buletinak hilero eta astero bidaltzea.

–A3 tamainako 180 kartel jartzea Barañaingo herrian, Barañaingo Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bidez. Hiru alditan eginen da, bakoitzean 60 kartel jarrita. Gutxi gorabehera honela eginen da: 60 kartel jarriko dira, ahal dela astearteetan, 4 aste lehenago, 3 aste lehenago eta 2 aste lehenago. Familia-ikuskizunak direnean, bereziki ikastetxe, plaza eta parkeetan jarriko dira. Ekitaldiaren antolatzaileak beste denbora-tarte batzuei jarraituz jarri ahalko ditu kartelak, Barañaingo kulturguneko langileekin koordinatuta.

–Bezeroak eskatuta, eta sarreren salmenta sustatzeko, txarteldegiarekin koordinatuta sarrerak saltzen dituzten hiru plataformen kontaktuak emanen ditu Barañaingo kulturguneak.

Aurrekontuaren baliozkotasuna: aurrekontuek balioko dute 30 egun naturaleko epean, egin eta bezeroari bidaltzen zaion egunetik zenbatzen hasita. Aurrekontuetan ohar bat gehituko da horren berri emateko.

Alokairu-data baten aurre-erreserba, erreserba, indarraldia eta baliogabetzea:

–Aurre-erreserba: bezeroak data jakin baten eskuragarritasuna eskatzen du, eta arlo komertzialetik lan-egutegian markatzen da eskaera-ordenaren arabera, kontuan hartuta litekeena dela bezero bat baino gehiago egotea interesatuta data horrekin. Ekintza horrek ez ditu alderdiak behartzen. Beste bezero batzuk data berarekin interesatuta badaude, Auditoriumak lehen bezeroari jakinaraziko dio interesa duten beste bezero batzuk daudela, eta erreserba bat egin nahi ez bada, data bigarren bezeroari pasatuko zaiola, eta horrela hurrenez hurren.

–Erreserba: aurre-erreserba bat gauzatzeko eta behin betiko erreserba gisa finkatzeko, bezeroak aurrekontuaren %25 gehi BEZa ordaindu beharko du fidantza gisa, Auditoriumak egindako faktura baten bidez. Adierazitako egunean edo egunetan espazioa alokatzeko aurrekontua onartzea eta fidantza ordaintzea, horixe da dokumentu bakarra kontratu modura arautzen duena garatu beharreko jarduera, harik eta Auditoriumaren munizipalizazioa gauzatzen den arte; orduan, Barañaingo Udalaren indarreko araudiak ezartzen duenaren arabera arautuko da.

–Aurrekonturik gabeko erreserba; aurrekonturik egin ezin bada, fidantza hauek utziko dira:

  • 1.200,00 euro, 1 eta 5 egun bitarteko alokairuetarako, biak barne.
  • 2.000,00 euro, 6 eta 10 egun bitarteko alokairuetarako, biak barne.
  • 2.800,00 euro, 11 eta 15 egun bitarteko alokairuetarako, biak barne.
  • Egun gehiago: bost eguneko multzo bakoitzeko 800,00 euro gehituko dira, adibideen arabera.

–Erreserbaren indarraldia: bezeroak erreserba egin badu %25 ordainduta fidantza gisa, tarifa berria onartu aurretik, erabaki horrek lehentasuna izanen du tarifa berriaren gainetik, eta haren kudeaketa kitatuko da, espazio-erreserba egiteko erabili zen tarifa aplikatuta.

–Data ezeztatzea:

  • Bezeroak bere aldetik alokairua ezeztatzea: bezeroak bere aldetik data ezerezten badu, ez zaio fidantza itzuliko, eta sarrerak itzultzeko gastuak bezeroaren kontura izanen dira; horretarako, Auditoriumak eragiketa horretan emandako denbora fakturatuko du: 330,57 euro.
  • Barañaingo kulturguneak bere aldetik alokairua ezeztatzea: Barañaingo kulturguneak bere aldetik data ezeztatzen badu, fidantza itzuliko da eta sarrerak itzultzeko gastuak bere gain hartuko ditu.
  • Alokairua ezeztatzea ezinbesteko arrazoiengatik: ezeztatzen bada ezinbesteko arrazoiengatik –pandemiak, taldekideen gaixotasuna (frogagarria bada), uholdeak, lurrikarak eta abar– ez da fidantza itzuliko, baina eskubidea izanen da beste data bat ezartzeko, bi aldeek adostua (bezeroa eta Barañaingo kulturgunea). Sarrerak itzultzeko gastuak erdi bana ordainduko dituzte berezoak eta Barañaingo kulturguneak; horretarako, Barañaingo kulturguneak eragiketa horretan emandako denboraren erdia kobratuko dio bezeroari, 165,29 euro, alegia.

Iragarkiaren kodea: L2300418