34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan kontratudun finkoen araubidean. Izendapena

Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buruaren 2022ko urriaren 19ko 18/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzura. Deialdia 2022ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an.

Oposizio-prozesua amaituta, gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz, eta deialdiaren 7.2 oinarrian eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, hura izendatzen da eta Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko plantilla organikoko 1.5 lanpostuari dagokion lanpostu hutsa esleitzen zaio, Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buruordearen otsailaren 9ko 5/2023 Ebazpenaren bidez.

EBAZTEN DUT:

1.–Iker Segura Irigoyen izendatzea zerbitzu anitzetako enplegatu, lan-kontratudun finkoen araubidean, eta hari esleitzea Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko plantilla organikoko 1.5 lanpostua.

2.–Iker Segura Irigoyeni ebazpen hau jakinaraztea, deialdiaren 8.2 oinarriarekin bat etorriz, eta adierazten zaio hilabeteko epean lanpostuaz jabetu beharko duela, izendapena jakinarazten zaionetik zenbatzen hasita, eta epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, izendapenetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituela, deialdiaren 7.3 oinarrian ezarritakoaren arabera, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren egoitza elektronikoan.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpen honen aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ziraukin, 2023ko otsailaren 9an.–Batasuneko buruordea, Iván Cuellar Urdiáin.

Iragarkiaren kodea: L2302123