34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

URZAINKI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Urzainkiko Udaleko alkateak 4/2023 Ebazpena eman zuen otsailaren 3an. Hona hemen bertan hartutako

ERABAKIA:

Azaroaren 15eko 9/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 5ean), deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko lanpostu huts bat, zerbitzu anitzetako peoiarena. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Prozesua amaitu da, eta kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du. Hortaz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez, honako hau erabaki da: Javier María Landa Pasquel izendatzea lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostuan jardun dezan Urzainkiko Udalean.

Urzainkiko Udaleko lanpostu huts horretaz jabetzeko eguna 2023ko otsailaren 6a izanen da.

Urzainkin, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Félix Jesús Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L2301884