34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELIZAGORRIA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 10eko 07/2023 Ebazpenaren bidez, eta Elizagorriko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Soraya Baquedano Diaz zerbitzu anitzetako enplegatu izendatu da, Elizagorriko Udalean jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera (deialdia argitaratu zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 28an).

Lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabetez, erabaki honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Elizagorrian, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2302300