34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTZIN

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren 2023-0009 Ebazpena, otsailaren 6koa, zeinaren bidez Antzingo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko gisa kontratatzen baita Roberto Gainza Bergaretxea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko.

Alkatetzaren urriaren 28ko 2022-0052 Ebazpenaren bidez onetsi ziren honako deialdi hau eta haren oinarriak: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori 2021eko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, eta udal web-orrian.

Alkatetzaren azaroaren 23ko 2022-0054 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onetsitako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Izangaien zerrenda eta merezimendu-lehiaketan eskuratutako kalifikazioak argitaratutakoan, Alkatetzaren abenduaren 21eko 2022-0057 Ebazpenaren bidez, hamar egun balioduneko epe bat ireki zen, deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko, eta, Alkatetzaren urtarrilaren 9ko 2023-0001 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsa aukeratzeko egintzara deitu zen, eta 5 egun balioduneko epea ireki zen lanpostua aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, deialdian eskatutako baldintzak beterik, kalifikaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde. Proposamen hori toki erakundearen atarian argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, 2023ko urtarrilaren 20an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehena.–Roberto Gainza Bergaretxea kontratatzea Antzingo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko gisa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

Hirugarrena.–Xedatzea ezen proposatu den izangaiak hartu beharko duela lanpostuaren jabetza Antzingo udaletxean, hilabeteko epean, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Epe horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Antzingo Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Antzinen, 2023ko otsailaren 8an.–Alkatea, Isaac Corres López.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostua

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

GAINZA BERGARETXEA, ROBERTO

ZERBITZU ANITZAK

D

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

OSOA

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L2302050