34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

94/2023 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baitzaie N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belate eta Almandozko tunelak bikoizteko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen titular direnei, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 18ko 35/2021 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko lanen trazadura proiektua, eta jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 1eko 88/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko lanen eraikuntza proiektua.

Nafarroako Gobernuak, 2023ko otsailaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu du presakoa dela N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak okupatzea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belate eta Almandozko tunelak bikoizteko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2023ko martxoaren 21, 22 eta 23an Baztango, Lanzko eta Ultzamako udaletxeetara ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, kasua bada, okupazio aktak egiteko.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Baztango, Lanzko eta Ultzamako udaletxeetako iragarki-tauletan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Baztango, Lanzko eta Ultzamako udalei eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

Iruñean, 2023ko otsailaren 2an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2301752