34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko bi transkribatzaile-postu betetzekoa, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du. Izendapena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko otsailaren 6an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Bukatu da 2022ko maiatzaren 9ko 58. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2022ko maiatzaren 18ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko oposizio-lehiaketa, zeina Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko bi transkribatzaile-postu -funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak- betetzekoa baitzen. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna zuen (PER20220016).

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 9an hartutako erabakiaren bidez onetsi zuen Fernando Mauleón de Antonio jaunaren eta Nerea Martín Cestao andrearen (euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna) alde epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamena, zeina 2023ko urtarrilaren 12ko 4. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2023ko urtarrilaren 12ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.

Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du interesdunek deialdiko 8.3 oinarrian adierazita dagoen dokumentazio guztia behar den epean eta moduan aurkeztu izanari buruz. Hartara, txosten hori ikusita eta deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat,

ONDOKOA ERABAKI DA:

1. Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Transkribatzaileen Kidegoko transkribatzaile gisa, honako izangai hau:

Fernando Mauleón de Antonio jauna.

2. Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Transkribatzaileen Kidegoko euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen transkribatzaile gisa, honako izangai hau:

Nerea Martín Cestao andrea.

3. Ezartzea interesdunek hilabeteko epea izanen dutela, izendapena jakinarazten zaienetik aitzina, beren karguaren jabetza hartzeko.

4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 6an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2301954