34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

35/2023 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen honetan atzemandako akatsa: 186/2022 Ebazpena, abuztuaren 11koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozeduren espedientea, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez. Izan ere, aipatu ebazpenaren eranskinetik kanpo utzi behar baita Javier Merino Iñiguez jauna (Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Osasun eta Laguntza Prozedurak espezialitatea, gaztelaniaz).

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 26an emandako 8/2019 Ebazpenaren bidez, behar ziren hautaketa prozedurak onetsi ziren, alde batetik, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta bestetik, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 11ko 186/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozeduren espedientea, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez. Horrez gain, "Gai" deklaratu ziren, praktikaldian, aipatu ebazpen horren eranskineko zerrendan ageri ziren pertsonak, eta karrerako funtzionario izendatzeko proposatu zen; pertsona horien artean Javier Merino Iñiguez zegoen.

Urriaren 25eko EFP/1038/2022 Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak proposatuta, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario izendatu ziren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez deitutako hautaketa prozeduretan hautatutakoak, eta horien artean dago Javier Merino Iñiguez jauna.

Horren aurretik, alabaina, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 3ko 101/2022 Ebazpena onetsi zen, zeinaren bidez onetsi baitzen Javier Merino Iñiguez jaunaren ukoa praktiketako funtzionario izateari, bai eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez deitutako hautaketa prozeduran parte hartzeagatik zegozkion eskubide guztiei ere. Beraz, ez zegokion Javier Merino Iñiguez jauna sartzea Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 11ko 186/2022 Ebazpenaren eranskinean, zeinetan jaso baitzen praktikaldia gainditu ondoren karrerako funtzionario izateko proposatzen ziren pertsonen zerrenda. Ebazpen horretan, bidenabar, hizpide dugun zerrenda Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzeko agindu zen.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea ebazpen honetan atzemandako akatsa: 186/2022 Ebazpena, abuztuaren 11koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozeduren espedientea, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez, aipatu ebazpenaren eranskinetik kanpo utzi behar baita Javier Merino Iñiguez jauna (Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Osasun eta Laguntza Prozedurak espezialitatea, gaztelaniaz).

2. Ebazpen hau Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioari igortzea, urriaren 25eko EFP/1038/2022 Aginduan egindako akatsa zuzentzeko.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunari adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakeela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat etorrita: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2023ko otsailaren 2an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2301760