33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

"San Adriango hodi nagusia berritzea" proiektua. Jendaurreko aldia

Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2022ko irailaren 15ean egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehenbizikoa.–Onestea "San Adriango hodi nagusia berritzea" proiektua ("CONSIGNA" Nafarroako Gobernuaren proiektu biltegian erregistratuta dago erreferentzia hauekin: Lokalizatzeko zenbakia: 41909; Gakoa: A06353NDMJ) eta ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda.

Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.–Proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Ukituak direla uste duten guztiek egoki jotzen dituzten ohar edo alegazioak egiten ahalko dituzte, bai eta datuak idatziz aurkeztu ere, jendaurrean jarritako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko. Horiek guztiak Jurramendiko Mankomunitatearen helbidera bidali behar dituzte (Bell-Viste kalea 2, Lizarra) eta San Adriango Udalaren helbidera (Nafarroa etorbidea, 7); haien egoitzetan egonen da interesdunen eskura proiektuaren kopia bat.

Laugarrena.–Erabaki hau argitara ematea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta San Adriango Udalaren ediktu tauletan.

Lizarran, 2023ko urtarrilaren 26an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

UDALERRIA

FINKA

Lurzatiaren eta poligonoaren erreferentzia

JABEA

LUR MOTA

ZORTASUNA

ml

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

m²/ml

Kutxatila

SAN ADRIÁN

1505 A.3

MARIA VICTORIA MUERZA ESPARZA

ALMENDRONDOAK

69,00

12

827,34

Iragarkiaren kodea: L2301492