33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo uezur-23. unitateko 114. eta 115. lurzatietan. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko urtarrilaren 27an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Zurukuaingo ue-zur-23 unitateko 114. eta 115. lurzatien eremuan, Carlos Echeverría Larriónek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina); orobat, ukitutako jabeei eta Zurukuaingo Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Deierrin, 2023ko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2301872