33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

UCC2-Bren birpartzelazio proiektua.
Hasierako onespena

Gobernu Batzordeak, 2023ko urtarrilaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi du UCC2-Bren birpartzelazio proiektua, udal honek sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Atarrabian, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2301802