33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Deialdia, 2022-2023 ikasturteko unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketetarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 673911.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/673911).

Deialdi honen xedea da premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketen gastuen zati bat ordaintzeko.

Laguntza hauek dira 2022-2023 ikasturtean unibertsitateko, batxilergoko edo lanbide heziketako graduko (erdi eta goi mailakoak) ikasketak, eta oinarrizko lanbide heziketakoak egiten dituzten Vianako ikasleendako (ez dira onartzen master, aditu edo graduondoko ikasketak).

Laguntza hauek eska daitezke Osoko Bilkurak onetsitako deialdi honen 1. oinarrian ezarritako kontzeptuengatik.

Vianan, 2023ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2301843