33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2023an kultura jarduerak egiten dituzten pertsona eta entitateentzako dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 673741.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/673741).

Helburua eta xedea.

Deialdi honen helburua da ezartzea dirulaguntzak emateko araubidea, 2022ko azaroaren 8tik 2023ko azaroaren 7ra bitarte Eguesibarren egiten diren kultura ekintza eta jarduerei laguntzeko.

Eskatzaileen betebeharrak.

Diruz lagunduko dira irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta elkarteek eta pertsona fisikoek (partikular gisa edo talde baten ordezkari gisa) sustatutako jarduerak, baldin eta ekintzak Eguesibarko udalerrian egiten badituzte (3.1 puntuan adierazitakoak izan ezik, horiek alorraren oniritzia izan beharko baitute) eta Eguesibarko Udalarekin sinatuta ez badute lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik finantzaketa eskaeraren xede den proiektuari dagokionez, eta Eguesibarko Udaleko beste alorretako dirulaguntzarik ez badute jarduera bererako.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2301806